Lehoien Atea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lehoien Atea
Lions-Gate-Mycenae.jpg
Kokapena
Herrialdea Grezia
EskualdeaPeloponeso (periferia)
UdalerriaArgos-Mykines Municipality
Koordenatuak 37° 43′ 51″ N, 22° 45′ 23″ E / 37.730808333333°N,22.7564°E / 37.730808333333; 22.7564Koordenatuak: 37° 43′ 51″ N, 22° 45′ 23″ E / 37.730808333333°N,22.7564°E / 37.730808333333; 22.7564
Historia eta erabilera
Arkitektura
Estiloa Cyclopean masonry Itzuli

Lehoien ataria Mizenasko sarrera nagusia izan zen Brontze Aroan. K.a. XIII. mendean eraiki zuten hiriaren ipar-mendebaldean, eta izena, sarreraren gainean erliebean eginiko jarrera heraldikoan aurkitzen diren bi lehoi emeen irudiari zor dio. Ate gaineko figura hau, Grezia primitibotik biziraun duen eskultura monumental bakarra da.

Mizenas hiria Peloponeso penintsulan dago, Atenastik 90 km hego-mendebalderantz joanda. Bertako hondakin ikusgarrienak horma ziklopeoak (ziklopeek eginak zirela uste zirenak), Lehoien ataria eta Atreoren altxorra bezalako eraikin funerarioak dira. Greziar zibilizazioaren gune nagusienetakoa izan zen Mizenas K.a. 2000 urte inguruan, alde batetik, Greziaren hegoaldea dominatzen zuen fortaleza militar bat zelako, eta bestetik, akeoen zibilizazioaren zentroa zelako. Mizenas hiriaren liderazgo posizioa zela eta, K.a. 1600-1100 urteen arteko garaiari "garai mizenikoa" deitzen zaio.

Harresien barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizenasko Ziklopear estiloko harresiaren zatirik handiena (Lehoien Ataria barne) hiriaren bigarren zabalkuntza lanetan eraiki zen, IIIA. Periodo heladikoan (K.a. XIII. mendean). Garai hartan, gotorlekuaren barruan sartzen ziren baita A hilobien zirkuluak, K.a. XVI. mendeko errege familiakoak lurperatzen ziren tokia. Hilobien zirkulu hau Lehoien atariaren ekialdean deskubritu zuten, peribolo horma bat eraiki zen toki berean. Zabalkuntza lanen ondoren, herrira sartzeko bi sarrera gelditu ziren, nagusia eta atzealdekoa; bi ate hauek desberdinduko zituen ezaugarria K.a. 1250eko birmoldaketan gehitu zitzaion, Lehoien irudia. “Ziklopear terminoaz izendatu ziren estruktura handi hauek Ziklopeek (begi bakarreko erraldoi mitologikoek) eginak zirela uste zutelako.

Harresien kanpoaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoien atarira iristeko, erdi-naturala erdi-eraikia zen arrampla batetik igo behar zen, ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz begira zegoena. Bidearen ekialdean, garai primitiboko malda leun bat dago, fatxada berri batekin apaindu zena. Bidearen mendebaldean 14,80 m luze eta 7,23 m zabal dituen bastioi errektangeluar bat dago, harri handiez eta estilo pseudo-sillado-an egina. Atearen aurreko arramplatik gora joanik, fatxadaren eta bastioiaren artean, 15m x 7,23m dituen patio bat zabaltzen da, atearen aurka zetozen erasotzaile kopurua murrizteko asmoz ziurrenik; Bastioiari esker erasotzaileen aurka abantailan zeuden mizenastarrak, hau aurkarien eskuinaldean gelditzen baitzen eta arerioek ezkutua ezkerreko besoan eramaten baitzuten.

Atearen definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ateburua.

Lehoien Ataria eraikin sendo eta ikusgarri bat da. 3,1 m zabal eta 2,95 m altu ditu, baina igotzen doala estutzen denez, ateburuaren azpian 2,78 m zabal ditu. Sarrera ixteko, habe bertikal bat ardaztzat zuen ate bikoitz bat biratzen zuten.

Atearen markoa bi monolitoz eta gainean jarritako 4,5 x 2,0 x 0,8 metroko ateburu batez osatzen da. Ateburuaren gainean, arku formako beste harri bat dugu, eta honen gainean, deskarga triangelu bat (ateburuak jasan beharko lukeen pisua murrizteko erabiltzen zen metodoa). Deskarga triangelu hau betetzen kaliza harrizko plaka handi bat dago, eta bertan, zutabe zentralaren albo banatan aurrez aurre altxatzen diren bi lehoi emeren irudia zizelkatua duena. Lehoien buruak aparte zizelkatu ziren eta gaur egun galduak daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]