Lemoatxa

Koordenatuak: 43°13′01″N 2°46′25″W / 43.2169873°N 2.7736025°W / 43.2169873; -2.7736025
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lemoatx» orritik birbideratua)
Lemoatxa / Gantzabal
Datu orokorrak
Garaiera363 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°13′01″N 2°46′25″W / 43.2169873°N 2.7736025°W / 43.2169873; -2.7736025
MendikateaLemoatxako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLemoatik
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Lemoatxa edo Gantzabal mendia Lemoan dagoen mendia da, 363 metroko altuera du.[1] San Antolini dedikatutako baseliza bat eta gurutzea daude tontorraren aldean. Gantzabal du izena gailu nagusia, eta inguruetan Aspunta edo Pardomendi (363 m) eta Banorreta (305 m) puntak ere badaude, Lemoatxako mendilerroaren barruan denak ere.

Bertako porlan enpresak 1920ko hamarkadatik egindako ustiapenak kalte handiak eragin ditu mendiaren beheko aldean.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertara hegoaldetik igo daiteke, Lemoatik (45 minutu), edo iparraldetik, Zornotza eta Galdakao arteko mugan dagoen Kortederra auzotik (45 minutu).

Lemoatxa mendi tontorra (Lemoa) 1958. urtean; lehen planoan San Antolin baseliza.

Gerra Zibilean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi hau beraganatzeko, estrategikoki oso garrantzitsua zelako Bilbo okupatu ahal izateko bando nazionalerako, Bilboko Burdin Hesia apurtzeko. 1937ko maiatzaren erdialdetik errepublikarrek eta nazionalek tartekatu zuten posizioaren jabetza, ekainaren 15ean altxatutakoak garaile atera ziren arte. 2 egun geroago hiriburua euren gain hartu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Lemoatxa (Mendikat)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa