Edukira joan

Lençóis Maranhenses Parke Nazionala

Koordenatuak: 2°29′09″S 43°07′42″W / 2.4858°S 43.1283°W / -2.4858; -43.1283
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lençóis Maranhenses Parke Nazionala
Gizateriaren Ondare
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional, gizateriaren ondare eta natura-ondare
Azalera1.566 km²
Geografia
Map
Koordenatuak2°29′09″S 43°07′42″W / 2.4858°S 43.1283°W / -2.4858; -43.1283
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Maranhão

Lençóis Maranhenses Parke Nazionala (Parque Nacional dos Lençóis Maranhenses) Brasilgo ipar-ekialdeko Maranhão estatuan dagoen naturgune babestua da. 1981ean eratu zen Parke Nazionala, 156.584 hektareatako azalera duena, eta gaur egun ekoturismorako eremu ezaguna da.

70 kilometro luze den mangladizko kostaldea hartzen du, barnean hareazko duna ibiltariak dituena. Euri sasoian dunen arteko sakonunetan ura pilatzen da, azpiko arroka iragazkaitzak drenatzen uzten ez duena, eta ikuspegi bitxia sortzen da[1].

Aipaturiko dunek basamortu itxura ematen dioten arren urtean 1.200 mm ur jasotzen ditu, %70a urtarrila eta maiatza artean[2]. Harea Parnaiba eta Preguiças ibaiek ekartzen dute kontinentearen barnealdetik eta haizeak duna handiak eratzen ditu, 40 metrotako altuera har dezaketenak[3]. Euri sasoian ur gezazko aintzirak sortzen dira dunen arteko sakonunetan, 100 metroko luzera eta 3 metroko sakonera har dezaketenak. Aintzirako urak 27'5-32ºC arteko tenperatura izaten du eta 4.9 eta 6.2 arteko pHa. Nutrienterik ez du apenas.

Sasoi lehorrean ura lurrundu egiten da eta aintzirek metrobeteko sakonera galtzen dute hilero, bataz beste[4].

Sortutako aintzirak haien artean konektaturik egon daitezke, bai eta inguruan dauden ibaiekin ere. Horrela arrainak eta intsektuak sartuko dira, Hoplias malabaricus arraina adibidez[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Vieira, Bianca Carvalho; Salgado, André Augusto Rodrigues; Santos, Leonardo José Cordeiro. (2015-03-05). Landscapes and Landforms of Brazil. Springer ISBN 978-94-017-8023-0. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  2. (Ingelesez) Miranda, Jivanildo; Costa, João Carlos Lopes; Rocha, Carlos Frederico Duarte da. (2012-11-29). «Reptiles from Lençóis Maranhenses National Park, Maranhão, northeastern Brazil» ZooKeys 246: 51–68.  doi:10.3897/zookeys.246.2593. ISSN 1313-2970. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  3. «A Sea of Dunes» web.archive.org 2018-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  4. a b (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Geiling, Natasha. «How Do Thousands of Clear Blue Lagoons End Up In These Brazilian Sand Dunes?» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]