Lerin eta Baigorri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lerin eta Baigorri Nafarroako udalerri-ohi bat da, Estelleriko Erriberako Lerin herriak eta Iguzkitzaibarreko Baigorri egun biztanlerik ez duenak osatuta, Lizarrako merindadea.

1857ko erroldarako desagertuta agertzen zaigu eta harrezkero Lerinek bere izena daraman udalerria osatzen du; aldiz, Baigorri Oteitzako udalerriaren lur-eremuan sartu zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri gisa agertzen den 1842ko erroldan Lerin eta Baigorrik 1195 biztanle eta 234 etxe zituen; bistan da pisu demografiko ia osoa Lerinek zuela, Baigorrik historikoki populazio oso eskasa izan edo herri hustua izan delako, besterik gabe.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.