Letra maiuskula dotorea
Letra maiuskula dotorea (Elegans) edo Letera Quadrata (letra karratua esan nahi duena), antzinako erromatar garaian idazten ziren hainbat letra motari ematen zaion izena da. Monumentuetan erabiltzen zen erromatar maiuskula monumentalaren aldaera bat da eta hain zuzen, letra larriak pergaminoetan, vitella-tan[oh 1] edo beste euskarri bigunetan errazago idazteko sortu zen. K.o. IV. eta VI. mendeen artean erabili zen eta aztarna gutxi utzi ditu[1][2].
Berez dituen ezaugarriak hauek dira: diseinu zurruna, letra luzexkoak, trazu lodietan marra lodiak eta angelu zuzenen nagusitasuna. Eremu kristauan ere erabilera epigrafikoa[oh 2] izan zuen (material gogorretan, alegia), batez ere santuen erlikiak lekualdatzeari buruzko errotuluetan. Gertaera horrekin duen loturagatik Damasoren letra epigrafikoa ere deitzen zaio, Dámaso I Aita Santuak erabili zuelako (366-384 urteetan)[2].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Marcos, Juan-José. (2017-01-06). «La escritura mayúscula romana» Escritura capital romana (cuadrada y rústica) (Plasecia (Cáceres)).
- ↑ a b Características de la escriptura en Roma. Bartzelona: Bartzelonako Unibertsitatea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Epigrafia latina: notas Roma. Liburu honetatik hartua: Batlle Huget, Pedro (1963) Epigrafía Latina. CSIC eta Instituto Antonio nebrija. Bartzelona
- La escritura latina en la Edad Antigua Sevillako unibertsitatea.
- Marcos, Juan-José: Escritura capital romana (cuadrada y rústica). Instituto nacional de tecnologías educativas y de formación del profesorado (INTEF).
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |