Liburuzaina eta gaizkileak
Liburuzaina eta gaizkileak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Margaret Mahy |
Argitaratze-data | 1978 |
Generoa | Haur eta Gazte Literatura eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Great Piratical Rumbustification & The Librarian and the Robbers |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | David R. Godine, Publisher |
Ilustratzailea | Quentin Blake |
Orrialdeak | 48 |
ISBN | 978-84-16839-41-4 |
Itzultzailea | Ane Barrenengoa Zubizarreta |
Liburuzaina eta gaizkileak (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Great Piratical Rumbustification & The Librarian and the Robbers) Margaret Mahy (Whakatane, Zeelanda Berria, 1936 - Cristchurch, Zeelanda Berria, 2012) idazleak idatziriko eta Quentin Blake ilustratzaileak ilustratutako Haur eta Gazte Literatura generoko ipuina da. Ane Barrenengoa Zubizarreta idazleak euskaratu zuen eta Begiko[1] argitaletxeak argitaratu zuen 2018an.
Argumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaizkile talde basati batek Selene Laburnum liburuzaina bahitu du. Gaizkileek dirutza izugarria eskatu nahi diote Alkateari liburuzainaren truke. Baina, Liburuzaina elgorria zuten haur batzuekin egona zenez, gaizkile guztiak kutsatzen ditu. Hauek eritasuna beren kobazuloko ohean jasaten duten bitartean, Selenek, gaizkile nagusiaren baimenarekin liburutegira ateratzeko aukera izan du, liburuetan sendatzeko erremedio eta botikak bilatzeko. Horren bitartean, Selenek bere bahitzaileei ipuin eta nobelak irakurtzen dizkie. Irakurketa hauen bitartez, gaizkileak gizarteratzeko joera bat hartuz doaz. Bien bitartean, Selene eta gaizkileen nagusiaren arteko erlazioa estutzen doa, elkar maitemintzen diren arte. Gaixotasuna pasa eta Selene aske utzi eta aste batzuk geroago, polizia batek, gaizkile taldeko buruzagia aurkitu eta bere atzetik joaten da atxilotu nahian. Baina honek, liburutegian ezkutatzea lortzen du eta Seleneren laguntzaz, polizia jaunarengandik salbatzea lortzen du. Ondorengo asteetan, Selene eta gaizkileen arteko harremana estutuz dijoa, lurrikara bortitz batek hiri guztia suntsitu eta eraikin eta zuhaitzak txikitzen dituen arte. Gaizkileen buruzagiak bere bizitza arriskuan jarriz Selene salbatu eta harekin ezkondu egiten da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonista eta pertsonaia nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Selene:Protagonista nagusia da, hiriko liburutegiko liburuzain xarmagarri eta argia. Liburuzale eta langile amorratua izateaz gain, autoritatearen kontrako jarrera erakusten du, bere printzipio eta ideologiaren alde egiten duelarik hala behar duenean.
- Gaizkileen nagusia: Heroiaren figura irudikatzen du. Naiz eta gaizkilea eta lapurra izan, bihotz oneko pertsona da. Liburuaren hasieran Ernestina aske uzten baitu, honek emandako laguntzaren truke. Eta amaieran,bere bizia arriskuan jartzen du liburuzaina salbatu eta harekin ezkontzeko.
- Gaizkile taldea: Lapurretak egiteaz bizi diren pertsonak dira. Beren nortasunean aldaketa bat gertatzen da ipuinaren hasieratik bukaerara. Amaieran onak bihurtzen dira eta gizarteratzea lortzen dute.
Antagonista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Polizia jauna: Ongizate estatua mantentzeaz arduratzen den langilea da. Ongiaren alde lan egiten duelarik. Liburuan ez da agertzen bestelako sentipenik duenik.
Ilustrazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilustrazioak Quentin Blake ilustratzailearenak dira. Liburu honetan konkretuki, zuri beltzean daude ilustrazioak, seguruenik arkatzez eginda. Gainera, bat-batekotasuna eta itxurazko soiltasuna batez eginda daudela dirudi, ondo zehaztu gabeko zirriborroak dirudite. Trazua bizkorra eta urduria da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuin honek egitura tradizionala jarraitzen du, hasiera, korapiloa eta amaiera zoriontsua atalak argi bereizten direlarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Liburuzaina eta gaizkileak» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ Mahy, Margaret May, (21 March 1936–23 July 2012), writer. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ Land Information New Zealand, cartographer.. Whakatane.. PMC 948522563. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zubia argitaletxea
- Begiko argitaletxea
- Quentin Blake
- Liburuzaina eta gaizkileak gaztelaniaz
- https://cuentosparamatilda.wordpress.com/?s=secuestro+de+la+bibliotecaria&submit=Buscar
- https://imaginaria.com.ar/2008/09/el-secuestro-de-la-bibliotecaria/
- https://www.bienvenidosalafiesta.com/index.php?mod=Indices&acc=VerFicha&libId=00000008KL