Edukira joan

Lillemor Aars

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lillemor Aars

Bizitza
JaiotzaOslo1904ko urtarrilaren 17a
Heriotza1992ko urriaren 21a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ferdinand Aars (en) Itzuli  (1927 -  1947)
Olaf Bang (en) Itzuli  (1948 -
Hezkuntza
HeziketaNorwegian National Academy of Craft and Art Industry (en) Itzuli
Irakaslea(k)André Lhote
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa eta zeramikaria

Lillemor Aars, jaiotzez Julie Thaulow Aubert, (Kristiania, 1904ko urtarrilaren 17a – Oslo, 1992ko urriaren 21a) norvegiar zeramikaria izan zen.

Julius Th. Aubert eta Birgitte Myhreren alaba, Lillemor Aars 1904ko urtarrilaren 17an jaio zen Kristianian (gaur egun Oslo)[1]. 1920tik 1922ra Norvegiako Eskulangintza eta Arte Industriaren Akademia Nazionalean ikasi zuen, eta 1924az geroztik André Lhote frantziar artistarekin jarraitu zituen ikasketak[2].

Hasiera batean margolari gisa aritu zen, eta 1926an egin zuen debuta Osloko Høstutstillingen erakusketan[2]. 1927an Ferdinand Aars artistarekin ezkondu zen (ezkontzak 1947ra arte iraun zuen)[1] eta arte aplikatuetan aritu zen diseinatzaile gisa, besteak beste Porsgrund Porcelain Factory, Hadeland Glassverk eta Graverens Teglverk espresetan. 1937an zeramika tailer bat sortu zuen. Urte berean Parisko Nazioarteko Erakusketan parte hartu zuen, eta bi urte geroago New Yorkeko Munduko Azokan[2].

Aarsen lanak hainbat museok erosi zituzten, eta Norvegiako errege-familiak ere bai[1]. Hainbat lan Norvegiako Museo Nazionalean eta Röhsska museoan daude[3][2]. Ilustrazioak ere egin zituen eta hainbat liburu ilustratu zituen[1].

1948az geroztik Olaf Bangekin ezkonduta zegoen[1]. 1992ko urriaren 21ean hil zen Oslon[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Norvegieraz [bokmål]) Østby, Leif. «Julie Thaulow Aubert» Norsk kunstnerleksikon 2017-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  2. a b c d e (Norvegieraz [bokmål]) Linder, Mats. «Lillemor Aars» Store norske leksikon (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. (Suedieraz) «Asjett» Nasjonalmuseet (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]