Lince (tankea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lince (tankea)
Motaguda-tanke nagusi
Jatorrizko herrialdea Espainia
 Alemania
Zerbitzua
Produkzioa
Zehaztasunak

Lince (gaztelaniaz ˈlinθe ahoskatua, euskaraz: «katamotz») espainiar garapena zuen guda-tanke nagusia izan zen, 1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadaren hasieran martxan ipini zutena. Espainiako Lurreko Armadak 1954 eta 1975 artean Estatu Batuetatik Mutual Defense Assistance Act delakoaren itunpean jaso zituen M47 eta M48 Patton gurdiak ordezkatzea[1][2] eta 1970eko hamarkadan armadarentzat egindako AMX-30E gurdiak osatzea zen asmoa.[3] Hainbat naziotako enpresek, hala nola Krauss-Maffei alemaniarrak, Santa Bárbara espainiarrak eta GIAT frantziarrak, garapen-kontraturako eskaintzak egin zituzten.[4] Lehentasun nagusiak mugikortasuna eta suzko potentzia ziren, babesean oinarritutako bigarren mailako lehentasunarekin; Lince gurdia lehiakideak baino arinagoa eta azkarragoa izango zen. Ibilgailuaren tamaina Espainiako trenbide eta errepide sareak ere mugatuko zuen. Su- eta babes-boterearen maila nahikoa lortzeko, tamaina-baldintzak kontuan hartuta, Lince-ak Rheinmetallen 120 mm-ko L/44 kanoia eta Leopard 2A4 alemaniar tankearen blindajea erabili behar zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Manrique and Molina, La Brunete, pp. 69–74
  2. Zaloga, The M47 and M48 Patton Tanks, pp. 36–37
  3. de Mazarrasa, Carro de Combate AMX-30E, p. 57
  4. ,El gobierno elegirá el próximo mes el carro de combate de los noventa, El País

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.