Linux Mint
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2006 |
Argitaratze-data | 2006 |
Azken bertsioa | LMDE 4 |
Honen izena darama |
Linux kernel (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Euskarria |
x86_64 (en) ![]() ![]() ![]() |
Telesaila | Linux |
Pakete kudeaketa |
dpkg (en) ![]() |
GUI tresnak | Cinnamon, Xfce, MATE, LXDE eta KDE |
Lizentzia | GNU General Public License |
Deskribapena | |
Oinarritua |
Ubuntu Debian Kubuntu |
| |
| |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
linuxmint.com |
Linux Mint Debian eta Ubuntun oinarritutako Linux banaketa da. Debian-en bakarrik oinarrituriko banaketa alternatibo bat ere badu, Linux Mint Debian Edition (LMDE) deitua.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Linux Mint 2006an sortu zen. Lehen argitalpenak "Ada" izena zuen eta Kubuntun oinarritzen zen. Hurrengo argitalpena, 2.0 "Barbara", oinarri bezala Ubuntu erabili zuen lehena izan zen. Linux Mint-ek erabiltzaile gutxi zituen 3.0 "Cassandra" bertsioa argitaratu arte.
2010ean Linux Mint Debian Edition argitaratu zuten.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Linux Mint software librean oinarritzen da. 18 bertsiora arte, salbuespen bezala, software jabeduna instalatzen zuen modu lehenetsian, hala nola, Adobe Flash, MP3 eta DVDen erreprodukziorako plugin eta codec-ak.[1] Aukera hau ezohikoa da, Linux banaketa gehienek ez baitute software jabedunik ekartzen modu lehenetsian.
Linux Mint-ek garatutako softwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Cinnamon: Mint Gnome Shell Exttensions-en (MGSE) egindako berrikuntzetan oinarritutako GNOME Shellen fork bat da. Linux Mint 12an gehigarri bezala argitaratu zen. Linux Mint 13tik aurrera mahaigain ingurune lehenetsietako bat da MATErekin batera.
- MintTools: Linux Mint-entzat garatutako tresna multzoa da.
- mintInstall: software kudeatzailea.
- mintUpdate: eguneraketa kudeatzailea.
- mintMenu: menu nagusia.
- mintBackup: babeskopiak egiteko tresna.
- mintUpload: karga kudeatzailea.
- mintNanny: domeinu blokeatzailea.
- Mahaigaineko ezarpenak: Mahaigainaren konfigurazioa kudeatzeko tresna.
- mintWelcome: Linux Mint 7tik aurrera, instalazioa amaitu ondoren lehen aldiz saioa hastean abiarazten den aplikazioa da. Erabiltzaileari sistema erabiltzen hasteko informazioa eskaintzen dio.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ The Linux Mint Blog - Monthly News – April 2016 https://blog.linuxmint.com/?p=3026