Edukira joan

Lisatzeko ohol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lisatzeko ohol
tresna, laundry supply (en) Itzuli eta board (en) Itzuli

Lisatzeko ohola[1] arropa lisatzeko erabiltzen den euskarria edo tresna da. Funtsean, bi pieza ditu:

  • Gainazal laua, luzea eta estua, normalean aluminiozkoa, eta jantzien gainean jarriko da. Muturrean plastikozko euskarri bat du, eta, bertan, xafla bermatzen da berotzen den bitartean eta arropa prestatzen den uneetan.
  • Metalezko asto bat. Lau hanka zurrun tolesgarriko egitura da, muturretan plastikozko takoekin errematatzen dena, irristatzea saihesteko. Altueran erregulagarria da, baskula-oinarriaren sekzio batek libreki egiten baitu lan, eta beheko taulan dauden krokaduretako bati lotu dakioke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, «lisatzeko ohola» terminoaren erabilera literala zen; izan ere, lisatzeko erabiltzen zen euskarria eusteko hankarik gabeko ohol hutsa zen. Estrukturadun oholak zabaldu aurretik, etxekoandreek zurezko taula soil bat jartzen zuten bi aulkiren bizkarretan, edo sukaldeko mahaietan bermatzen ziren beren jantziak leuntzeko. XIX. mendeko literatura ugari dago, eta lisatzeko oholen neurri idealei buruz, horiek egiteko materialik onenak eta zein azaleratan estali behar ziren aholkatzen du.

Gaur egun ezagutzen ditugun egitura duten oholak ez ziren viktoriar garaira arte iritsi. Antzeko tresna baterako Estatu Batuetako lehen patentea 1860ko urteetakoa da. Ordutik, lisatzeko hainbat tresna eta ohol tolesgarri garatu ziren. Asmatzaileek, gainera, berariazko erabilerako oholetarako patenteak aurkeztu zituzten, hala nola mahukak edo kapelak lisatzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta Elhuyar Hiztegia
  2. oldandinteresting.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]