Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Etxekoandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Etxekoandre genero-rola bereganatu duen emakume bat.

Etxekoandrea —edo, bizkaieraz, ugazabandreafamilia batean etxeko lanen eta familiako kideen elikadura, hezkuntza eta zaintzaren ardura duen emakumea eta berari dagokion genero-rola da. Euskal matriarkatua izeneko teoriaren aldekoen iritziz, ordea, Euskal Herrian etxekoandreak rol berezia izan du historian, etxearen antolaketa eta erabaki boterea bereganatu duela baiteritzote.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomista feminista batzuk diote, etxekoandreen lana ez dela behar bezain beste kontutan hartzen,. Etxekoandreek ordu asko egiten dituzte lan astean, soldatarik gabe.

Gizarte tradizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milaka urteetan zehar gizonen lana ehiza eta nekazaritza izan dira; hau da, elikagaiak edota dirua etxera ekartzea izan da, eta emakumeen lana berriz, umeak zaintzea, janaria prestatzea, garbiketa eta horrelakoak izan dira.

Gizarte garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX.mendean, industrializazioa hasi zen herrialdeetan, geroz eta emakume gehiagok utzi zioten etxekoandre izateari eta gizonek egin ohi zituzten lanak egiten hasi ziren. Baina hala ere, arau soziala gizonen lana etxera dirua eramatea eta emakumeak etxen geratzea zen.

XX.mendeetan, bi Mundu Gerretan, emakumeak etxean eta etxetik kanpo lana egiten hasi ziren aldi berean (fabrika, enpresa eta landan), gizonak gerran zeuden bitartean. Honi esker emakumeak lana egiteko gai zirela erakutsi zuten eta lanean segi zuten.

1960ko hamarkadan, herrialde okzidentaletan, emakume batek lana egin eta ikasketak izan zitzakeela, geroz eta onartuago zegoen.

XX.mendearen bukaerarako, familia askorentzat zaila zen gizonaren soldatarekin bakarrik bizitzea, beraz emakumeak etxean eta etxetik kanpo lan egitera behartzen zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etxekoandre Aldatu lotura Wikidatan