Lituania-Sobietar Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lituania-Sobietar Gerra
Soviet POWs in Lithuania.jpg
Sobietar gerra presoak Lituanian
Data 1918ko abendua – 1919ko abuztua
Lekua Ekialdeko Europa
Emaitza Lituaniar garaipena
Gudulariak
 Lituania
 Weimarko Errepublika
Flag of the Russian Soviet Federative Socialist Republic (1918–1937).svg  Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
Buruzagiak
Lituania Silvestras Žukauskas Flag of the Russian Soviet Federative Socialist Republic (1918–1937).svg Vincas Kapsukas
Indarra
8.000 lituaniar
10.000 alemaniar
18.000-20.000

Lituania-Sobietar Gerra, Lituano-Boltxebike Gerra izenarekin ezagutua Lituanian (Lituanieraz: karas su bolševikais) Lituaniako Lehen Errepublika eta Boltxebikeen artean gertatutako gatazka militarra izan zen, Lehen Mundu Gerra eta gero. Gerra hau Sobietarren 1918ko Mendebaldeko ofentsibaren parte izan zen. Ofentsiba honen funtzioa Baltikoko estatuetan eta Ukrainia-Polonian Errepublika Sozialista Sobietikoak ezartzea zen. [1]

1918ko amaieran Sobietarrek Lituaniako mugara iritsi ziren eta 1919ko urtarrilan Lituaniako 2/3 kontrolatzen zuten; momentu honetara arte ia oposiziorik ez zuten aurkitu. Sobietarren aurrerapena gelditu zen Kaunasen, Lituaniako momentuko hiriburua, Lituaniar armadak eta alemaniar bolondresek hiria ausardiaz babestu zutelako. 1919ko apirilatik aurrera Lituania-Sobietar Gerra Polonia-Sobietar Gerraren parean joan zen. Polonial Lituaniaren lurra batzuk erreklamatzen zituen, Vilniusko lurraldea adibidez. Tentsio hauek Polonia-Lituania Gerraren hasiera eragin zuten.

Norman Davies historialariak horrela laburbildu zuen arazoa:

"Alemaniar armadak lituaniar nazionalistak laguntzen zituen, Sobietarrek lituaniar komunistak eta Poloniak guztien kontra borrokaten zuen." [2] Maiatzaren erdialderantz Silvestras Žukauskas lituaniar jeneralak ofentsiba bat hasi zuen sobietarren kontra Lituaniako ipar-ekialdean. Ekainan Letonia-Lituania mugara iritsi ziren eta Boltxebikeak Zarasaitik hurbil inguratutak geratu ziren, non 1919ko abuztura arte iraun zuten. 1920an Daugavpilsko Guduan Sobietar-Lituaniar frontea apurtu zen. 1919ko irailatik jada egon ziren bake-hitzarmenak baina ez ziren inora iritsi 1920ko maiatzara arte. 1920ko uztailaren 12an Sobietar-Lituania bake-hitzarmena sinatu zen eta Sobietar Batasunak Lituaniaren independentzia aintzatetsi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Davies, Norman, 1939- Europe : a history ISBN 0195209125 PMC 35593922 . Noiz kontsultatua: 2019-06-20 .
  2. (Ingelesez)  Davies, Norman Europe: A history 506 or. ISBN 0195209125 .