Litxarreria
Gozogintzan, litxarreria azukre eduki handia duten janari multzo bat da, tamaina txikikoak eta maiz kolore bizikoak, hala nola gozokiak, makil-goxoak eta bonboiak. Nutrizioaren aldetik, karbohidratoen proportzio handia dute eta proportzio urria beste nutrizio-elementuetatik. Hori dela eta, horien gehiegizko kontsumo iraunkorrak osasun-arazoak ekar ditzake.
Litxarreria etiketa janari gazi batzuei ere jartzen zaie. Jaki gazi hauek ere karbohidrato proportzio handia dute. Esaterako, eguzki-lore pipita txigortuak, patata frijitu industrialak, etab. Produktu gazi hauek karbohidrato proportzio handia izateaz gain koipe proportzio handia ere izan ohi dute.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |