Edukira joan

Lobulu parietal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lobulu parietal
Xehetasunak
Honen parteBurmuin-hemisferioa
Identifikadoreak
Latinezlobus parietalis
MeSHA08.186.211.200.885.287.500.670
TAA14.1.09.123
FMA61826
Terminologia anatomikoa
Pareta lobulua

Pareta lobulua garuna osatzen duten sei lobuluen artean parietal hezurraren azpian dagoen eremua hartzen duen lobulu bilaterala da. Buruko erdialdeko eta alboko zatietan kokatzen da; hain zuzen, bekoki lobuluaren atzean, garondo lobuluaren aurrean eta lobulu tenporalaren gainean.

Alboko ikuspegitik, bekoki lobulua eta pareta lobulua zentroko ildoak edo Rolandoren ildoak bereizten ditu. Horrekiko paralelo, zentro atzeko ildoa dago eta bi ildo hauen artean zentro atzeko bihurgunea osatzen da (Brodmann 1, 2 eta 3), kortex somatohartzaile primarioa dena. Hala ere, pareta lobuluaren ildorik garrantzitsuena pareta barruko ildoa da, zentroko ildoarekiko perperdinkularra eta garondo lobuluraino luzatzen dena. Pareta barruko ildo honek goiko eta beheko pareta bihurguneak bereizten ditu. Beheko pareta bihurgunean, bi eremu garrantzitsu aurkitzen dira, Brodmann 40 eta 39, eta bien artean loki lobuluarekin (Brodmann 21 eta 22) batera Wernickeren eremua osatzen dute, entzumenarekin erlazioa duena.

Gezi ebaketan ikusiz, zentro ildoa ere ikusten da eta atzerago bazter ildoa. Bi hauen artean, kortex sentikor primario osatzen duen zentroalboko atzeko bihurgunea dago. Bestalde, garondo lobulua eta pareta lobuluak bereizten, pareta garondoko ildoa agertzen da.

Deskribapen anatomikoa

Funtzioei dagokionez, informazio sentsoriala integratzeaz arduratzen da, zehazki, ikusmen, entzumen eta sentsibilitate somatikoaren informazioa integratzen du. Ukimen, bero, hotz, presio eta min sentsazioak jasotzen ditu. Gainera, informazio espazialaren interpretazioan parte hartzen du objektuen tamaina, morfologia eta distantzia antzematen baimentzen gaituelako. Ulermenaz eta hitzaren formulazioaz ere arduratzen da.

Garunaren atzeko arteriatik → Pareta garondoetako arteria: pareta garondo ildotik bideratu eta eremu hori odoleztatu

Garunaren aurreko arteriatik → Gorputz kailukararen aurreko inguruko arteria: hemendik bi adar aterako dira:

  • Precuneus adarra: precuneus eremua odoleztatuko du
  • Beste adarra atzerantz jarraituko du eta gorputz kailukararen bizkarraldeko arteriarekin (garunaren atzeko arteriaren adarra) anastomosatuko da. Biek batera, eremu hauek irrigatuko dituzte: gorputz kailukara (hau batez ere), pareta lobuluko erdialdea eta bekoki lobuluko erdialdea.

Garunaren erdiko arteriatik → alboko ildora iristean, intsularen kortexaren mailan, kortex adar batzuk emango ditu: bekoki, pareta eta loki lobuluak odoleztatzeko.

  • Bekoki eta pareta lobuluak odoleztatzeko hainbat arteria emango ditu:.
    • Zentro aurreko ildoaren arteria: Zentro aurreko ildotik bideratuko da.
    • Zentroko ildoaren arteria: Zentroko ildotik (Rolandoren ildoa)
    • Aurreko eta atzeko pareta arteriak: Aurreko pareta arteria zentro atzeko ildotik bideratuko da.
    • Angelu bihurgunearen arteria: azken adarra da.
Arterien eremuak

Zain itzulera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araknoide azpiko espazioan kokatzen diren sistemen bidez odola itzuliko da.

Itzulera benosoa
  • Azaleko sistema: zain hauek kortexaren azalaldean ikusiko dira, kortexeko odola hartuko dute eta bi sistemetan antolatuta egongo dira.
    • Goiko garun zainak: batez ere bekoki eta pareta lobuluetatik hartuko dute odola eta goiko zabalgune sagitalera drainatuko dute.

Asoziazio kortexa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapenari dagokionez, pareta lobuluaren gehiengoa (zentro atzeko bihurgunea ezik, gainontzeko dena). 5., 7., 40., eta 39. eremuak hartzen ditu barne.

Kortex honen funtzioak 5. eta 7. eremuak gorputz irudiaren sorkuntzan eta bere espazio erlazioaren pertzepzioan erlazionatuta daude.

Hainbat lesio sor daitezke:

  • Anosognosia: Pazientea bere defizit kognitibioen egoerataz kontziente ez dagoenean.
  • Autotopoagnosia: Alde kontralateraleko gorputza ez dute norberaren bezala errekonizitzen. Adibidez bizarra soilik aurpegiaren alde ipsilateralean mozten dute.
  • Orientazio arazoak
  • Lenguaia arazoak: 39 eta 40. eremuen kaltearen ondorioz.

Bestelako patologiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Wernickeren eremuan: loki lobuluarekin batera sortzen du pareta lobuluak eremu hau. Hain zuzen, loki lobuluaren Brodmann 21 eta 22k entzumen kortex sekundarioa osatuko dute, beraz, eremu hau entzumenarekin zerikusia izango du. Lesio aipagarriena Wernickeren afasia da:
    • Irakurtzeko ezintasuna.
    • Hitz egitean koherentzia falta.
    • Informazioaren ulermen eza.
  • Eskumako hemisferioan:
    • Irudimen eza.
    • Objektuen tamaina eta okupatzen duten espazioa bereizteko zailtasuna.
  • Ezkerreko hemisferioan:
    • Arazoak matematikak egiteko, irakurtzeko, sinboloak desberdintzeko eta idazteko.
Pareta lobulua
Erresonantzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.