Lola Salvador
Lola Salvador | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lola Salvador Maldonado |
Jaiotza | Bartzelona, 1938ko irailaren 22a (86 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea eta film-zuzendaria |
Dolores Salvador Maldonado (Bartzelona, 1938ko irailaren 22a), profesionalki Lola Salvador eta Salvador Maldonado izenez ere ezaguna, kataluniar idazle eta gidoilaria da. 2014an Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako Zinematografiako Sari Nazionala jaso zuen.[1][2][3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prestakuntza autodidakta du. 1962 eta 1970 bitartean, lan tekniko eta artistikoetan parte hartu zuen irrati, prentsa, antzerki, zinema eta telebistan. Azken urte horretatik aurrera, zinemagintzan eta eleberrigintzan jardun zuen, eta, gainera, Hispanoamerikan ikus-entzunezko ingurunea sustatzen eta irakaskuntzan ere aritu zen. «Brothers & Sisters» ekoizpen etxea sortu zuen, zeinetan Carlos Molineroren Salvajes filma ekoitzi zuen. Gidoi Egokitu Onenaren Goya Saria jaso zuen.
Irrati-gidoi ugari idatzi ditu zenbait programatarako, hala nola Con los ojos cerrados (1972-1973), literatura-dibulgazio egunkaria; poesia-jarduerari buruzko Verso a verso, eguneroko saioa, 1974 eta 1977 artean eman zen saioa; laurogeiko hamarkadan, Historias de amor y magia (ahozko folklorea zabaltzeko saioa) eta Diario de la luna serie dramatikoa (1984). Telebistarako, literaturako eta fikziozko espazioei buruzko lanak nabarmentzen dira, Serie rosa edo Barrio Sésamo kapituluetarako idatziz.
Antzerkirako klasikoak egokitu ditu, hala nola Tennessee Williamsen Zinkezko teilatuaren gaineko katua (1984) eta Henrik Ibsenen Espectros (1993).
Eleberrigile gisa, 1979an Madrilgo familia baten historia kontatzen duen El crimen de Cuenca, Pilar Mirórenizen bereko filmerako gidoian oinarritua dago eta La sonrisa de Madrid (1988), Mamaíta eta Papantonio (1988) eta El mar de la leonera (1989) filmeeekin batera, «El olivar de Atocha» trilogia osatu zuten. Madrilgo familia batek XX. mendearen lehen herenean eta Gerra Zibila hasi arte izandako historia kontatzen du. Ondoren, berak egokitu zuen, 1989an Televisión Españolan emandako hogeita sei kapituluko serie baterako gidoi gisa.
Zinemarako idatzi dituen gidoien artean, aipatutako El crimen de Cuenca lanaz gain, Jaime Chávarri zuzendariaren Bearn edo La sala de las muñecas (1982) filmetarako egindakoak nabarmentzen dira. Las bicicletas son para el verano (1984) —Fernando Fernán Gómezen izen bereko antzerki-lana egokituta—, eta 1993ko Tierno verano lujurias y azoteas.
2011ko apirilean, Espainiako Ministro Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion .
2014ko uztailean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Zinematografiako Sari Nazionala eman zion.[4]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gidoi Egokitu Onenaren Goya Saria jaso zuen.
- 2011n, Espainiako Ministro Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion .
- 2014an Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako Zinematografiako Sari Nazionala jaso zuen.[4]
- Bere izeneko Lola Salvador izeneko Gidoi DAMA Sariak sortu zen.[5][6][7]
Aurrekoa: Juan Antonio Bayona |
Zinematografia Sari Nazionala 2014 |
Hurrengoa: Fernando Trueba |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Galán, Diego. (2014-07-17). «Lola Salvador» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lola Salvador - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lola Salvador - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2023-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Galán, Diego. (2014-07-17). «Lola Salvador» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premio DAMA de Guion Lola Salvador» DAMAUTOR (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) gestion. (2022-03-31). «Nace el Premio DAMA de Guion Lola Salvador, y ya está abierta la convocatoria» Canary Islands Film (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2022-03-29). «DAMA crea el Premio de Guion Lola Salvador dotado con 30.000 euros» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Díaz, Susana (2012). Erakusteko moduak. Lola Salvadorrekin topaketak. Getafe: Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko "Telebista Zinema: memoria, irudikapena eta industria" Ikerketa Taldea. ISBN ά695-6722-7.