Edukira joan

Lombok

Lombok
Datu orokorrak
Mendirik altuenaRinjani mendia
Garaiera294 m
Motauhartea
Azalera5.435 km²
Geografia
Map
Koordenatuak8°37′52″S 116°19′03″E / 8.63122°S 116.31756°E / -8.63122; 116.31756
UTC orduaUTC+08:00
Honen parte daSondako Uharte Txikiak
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Mendebaldeko Nusa Tenggara
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa
Leku geografikoaSondako Uharte Txikiak

Lombok Indonesiako uhartea da, Sondako uharte txikiak uhartedian dagoena, Bali eta Sumbawa uharteen artean. 4.514 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 3.166.789 biztanle zituen[1]. Administratiboki Mendebaldeko Nusa Tenggara probintziaren zati da, eta bertan dago Mataram, probintziako hiriburua eta hiririk handiena.

Sonda uhartediko gainontzeko uharteak bezala, Lombok Wallace Lerroan dago, hego-ekialdeko Asia eta Ozeaniaren arteko muga biogeografikoan. Interes zientifiko handiko gunea da, daukan biodibertsitate aberatsarengatik.

Historikoki, ondoan duen Bali uharteko dinastia hinduekin loturik egon da. 1674an, herbeheretarrak iritsi ziren uhartearen ekialdera. 1894an, sasaktarren matxinada bat probestuz, herbeheretarrek uhartea oso-osorik kontrolatzea lortu zuten.

Balik bezain turismo masiborik ez du jasotzen. Hori dela eta, bisitariek ia hutsik dauden hondartzak eta edertasun handiko paisaiak aurki ditzakete, 3726 metroko garaiera duen Rinjani estratosumendia inguratzen duena bezalakoa. Rinjani Indonesiako bigarren sumendirik garaiena da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bizt izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]