Edukira joan

Loraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Loraldia udaberrian eta Bilbon eratu den kulturaldia da. 2014. urtetik aurrera urtero ospatu da[1][2].

Sei pertsona bildu eta euskal kulturarekiko zuten zaletasunaz baliatuz sortu zen. Helburu nagusia Euskararen jaialdi bat garatzea izango litzateke, Loraldia Festibala. Nahiz eta urte guztian zehar lanean aritzen diren beste hainbat ekitaldi eta egitasmotan. [3]

2022tik aurrera lau lagunek osatzen dute lantaldea.

Loraldia logoa

Bilbon kokatzen da Loraldia Festibala eta udaberrian zehar egiten da. Kultura guztiak barne hartu nahi ditu modu mordeno batean eta ikuspuntua etorkizunean jarrita. Azkenean tendentzia berriak bildu eta eskainiko dituen jaialdi bat izango da. Urtero euskarazko kultur ekoizpenaren erakusleiho izango da Loraldia Festibala. Diziplina artistiko guztiak hartuko ditu kontutan eta maila guztietako ikusle-entzuleengan pentsatuta diseinatzen da. Anton Abadiak XIX. mendean sortu zituen Lore Jokoak ditu oinarri. Hala, XXI. mendeko Euskal Lore Joko modernoak direla esan daiteke. Abadiaren xede berbera jarraituz, Loraldiak euskarak merezi duen prestigioa eta espazio soziala ahalbideratzen du.

Helburu hauek burututa, euskaldunak ez ezik, publiko orokorrago batengana hurbildu nahiko da. Jakin mina piztu nahi da ikuslearengan euskal kultura sustatzen duten ekitaldien bitartez. Hizkuntza hortaz, ez da oztopo bat izango. Izan ere, elkarte honetako kideek kultura, hizkuntzak sortu dezakeen oztopo guztien gainetik dagoen zerbait dela diote. Jarrera eder, on eta zirraragarri bat bidali nahi dute jendeak kulturarekiko galdutako interesa berriro ere pizteko.[4]


2014. urtean burutu zen jaialdiaren arrakasta ikusirik, talde sustatzaileak proiektua handitzea planteatu zuten. Irabazi asmoak albo batera utziz, kultura elkarte modura identitate bat sortu nahi izan zuten. 2015eko abenduan hortaz, urte bete lehenago, “Loraldia Festibala” zena “Loraldia Kultur Elkartea” izatera bihurtu zen. 2016ko otsailaren 23an gainera, Euskaldiko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatu zen.

Urtez urte lan-lerro berriak gehituz joan dira eta egun sei dira: Festibala, Produkzioak, Eskola, Gaztea, Digitala, Plaza.

Dublinen jaiotako baina familia euskalduneko Anton Abadiaren eskutik sortu ziren 1851an Lore jokoak Urruñan (Lapurdi). Abadiak haren lehendabiziko hamar urteak Irlandan igaro zituen arren, bere aita Arnaud-Michel Abbadia-Ürrüsto-k irakatsi zion euskaraz, zubereraz alegia. Aurrerago, lapurtarrez mintzatuko zen Anton Abadia, Lapurdin bizi izan baitzen 1849 eta 1897 urteen bitartean.

1848. urtetik aurrera, politikari dagokionez, urte goraberatsuak bizi izan zituen Frantziako Erresumak. Testuinguru honetan sortu ziren Abadiaren Lore jokoak. Euskara eskolatik ezabatu nahi zen, hizkuntza bakar batera heltzeko, Erregearen hizkuntza alegia. Frantziako Erresumak euskerarekin –eta baita beste hizkuntza minoritarioekin– akabatzeko nahia zeukan, biztanleek frantsesa besterik ez zezaten jakin. Beraz, bai gobernuko eskoletan eta baita elizako eskoletan debekatu zen euskaraz aritzea. Garai hartako eskuin ideologiarekin bat zetorren euskara debekatzearen joera hura. Anton Abadia ustez eskuindarra zen arren, euskaltzaletasun handi batek bereizten zuen, eta alderdikeriak alde batera utziz, garai hartako euskararen egoera larriak bultzatu zuene Lore jokoak antolatzera. [5]

Horrenbestez, lehen olerki lehiaketa 1953an antolatu zuen Urruñan, Lore jokoak bertan ospatu ziren hamaika urtez jarraian. Pixkanaka pixkanaka beste herrietara pasatuz joan ziren Lore jokoak, hots Sarara 1864ean. Azkenik mugaren bi aldeetan ospatu ziren arte, 1879an izan ziren Donostiako lehen lore jokoak eta 1901an Bilbon. 1901eko Bilboko Lore jokoak bai lehenak eta baita azkenak ere izan ziren. Atal eta gai ezberdinak izan zituen lehiaketa artistikoak, eta bertan, gaur egungo euskal kulturan garrantzia duten artista ugari jaio ziren. [6]

Bilboko Lore jokoak amaitu eta berehala, Euskal Herriko euskaltzale adituenak batu ziren Hendaian euskararen egoeraz kezkaturik baitzeuden. Izan ere, askoren ustetan euskarak ez zuen indar handirik kultur edukiak komunikatzeko, horretarako garatu gabeko hizkuntza baitzen. Nolanahi ere, euskara biziberritzeko grina zuen olatu bat jaiotzear zegoen Bilbon.

Loraldia Kultur Elkartea da festibalaren antolatzailea. Haien plan estrategikoaren helburuak euskal kultur industria sustatzea eta kulturaren transmisioa ahalbidetzea dira. Horretarako hainbat ekitaldi aurrera eramaten dituzte urtean zehar. Ekitaldietako batzuk produkzio propioak] direlarik.

Loraldiari hasiera eman zion lehen prdoukzio propioa Patxo Telleriak 2015ean idatzitako ikuskizun bat izan zen, non Anton Abadia Bilbora iristen da Loraldiari hasiera emateko. Aitor Mazok haragitu zuen Anton Abadiaren pertsonaia eta oholtza gainean aritu zen Kukai Dantza taldea eta Arkaitz Miner musikariarekin batera. Urte batzuk beranduago, antzezlan horretatik jaio zen Anton Abadia, Dublinetik Hendaiara ikuskizuna. Oraindik ere herriz herri antzezten jarraitzen dutena Oier Guillanen zuzendaritzapean. Txomin Hegi euskal aktore eta idazlek haragitu du oraingoan Abadiaren rola.

Hortaz, Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioak urtean osoan zehar euskal aretoetatik ibiltzen dira. Nolanahi ere, bestelako diziplina artistikoetako produkzio propioak ere badaude. Hala nola, bertsolariak, musikariak eta idazleak. Produkzio propio guzti hauek, Loraldian zehar estreinatzen dira.

Eskolako gazteak Loraldia Jaialdian.

Loraldia kultur elkarteak, hainbat eskola eta ikastoletan euskal kulturaren sustatzeko helburuz sortzen dute egitasmo hau. Kulturaren transmisioa gazteen eskuetan dago eta hortaz, kulturaren trasmisioa eta ikusgarritasuna gazteen artean lantzean oinarritzen da. Hezkuntza zentroetan kultur jarduerak garatzen dituzte, iralietik apirilerako denbora tartean. Etorkizunean sortzaile zein kontsumitzaile izango direnak kulturara erakartzeko. Bi modu erabiltzen dituzte hau bultzatzeko; batetik, festibalean eskolentzako hainbat ikuskizun eskaintiko dituzte eta bestetik, “lore jokoak” kontzeptua eskoletan zabalduko dituzte. [7]

Era berean, euskarak etorkizun oparoa izatearen giltza nagusia transmisioa da. Transmisioari esker iraun ditu euskarak milaka urte bizirik, eta halaxe segi dezan, euskara erdigune duten kultur ekimenak sustatu nahi dituzte eskolan. Hizkuntza ez da ezer kulturarik gabe, beraz, biak bat eginda txertatuko dira gazteengan.

Gainera, kultur ekitaldi eta proposamen ludikoez gain, bestelako ekimen eta baliabideak ere eskaini nahi ditugu, hala nola, bisitaldi interpretatiboak zein ikasleek hezkuntza programazioaren barruan landu ditzaketen gida pedagogikoak.

Eskolaren metadologiari dagokionez, haurrak euskal kulturarengana hurbildu nahiko dituzte euskarri fisiko, irudi, kanta edota musikaren bitartez. Transmisio egokia erabiltzea ezinbestekoa da. Eskolak igarri nahi dituen idea eta gazteek sortu beharko dituzten Pastoral Sentikaria ongi azaldu eta testuinguruan kokatu beharko dituzte. Haueri gogoa sustatu eta motibazioz lanean aritzeko. Honela, lan taldean lan egiten ikasiko dute. Besteak beste, antolaketarako gaitasuna edota norberaren autonomiarako eta ekimen gaitasuna lortuko dituzte.

Antton Abbadiak lore jokuak sortu zituela kontuan hartuz, eskola honek bere bizitzaz hitz egingo die haurrei, lore jokoen nondik norakoak azalduz. Horrela, gazteei Lore Joko modernoak sortzera bultzatuko dituzte Pastoralen forman. Ondoren, ekingo dioten pastoral honen estreinaldia festibalean egiteko aukera dutelarik. Hau egiteko beti ere, hainbat profesional (bertsolari-gidoigile, dantzari, teatrogile...) hurbilduko dira eskoletara haurrei laguntza ematera.

Kultur sektorea osatzen duten eragileen elkarlana sustatu eta indartzeko espazioa da; kulturaren hainbat arlotan lanean ari direnen profesionalizazioa sustatzeko espazioa.

Horretarako, profesionalizazioak berekin ekarri behar dituen ildo ezberdinak jorratuko ditugu. Alde batetik, negozio aukera berriak garatzeko testuingurua osatu nahi dugu, adibidez, ekoizpen berriak elkarlanean sortzeko baldintzak dituen ingurugiroa sortuz. Beste alde batetik, Plaza! hausnartzeko eremu izatea ere nahi dugu. Eta, azkenik, formazioa indartzeko xedea ere badu.

Loraldia Festibala zaintzen duten pertsonak dira Lorazainak. Festibalaren afizionatuen komunitatea dela esan dezakegu. Lorazaina izatea guztiz doakoa den zerbait da. Bere abantailak aldiz ugariak dira; Taldeentzat ikuskizun bereziak daude. Ikuskizunetako sarrerak lortu nahi izan ezkero prezio berezian daude eta aldez aurretik erosteko aukera dago. Opari bereziak eskaintzen dituzte eta azkenik, urte osoan zehar zozketetan edota beste hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera ematen du.

Lorezainak ez dauka zehazki eginbehar berezirik. Eskatzen zaien bakarra Loraldiari publikoki laguntzea izango litzateke. Hau hainbat modura egin daiteke; ekintza eta ikuskizunetan parte hartuz, egitaraua modu ezberdinetan zabalduz, festibaleko mezuak sare sozialen bidez hedatu eta partekatuz, iritziak eta komentarioak bidaliz edota ekintza eta ikuskizunak sare sozialetan zabalduz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Loraldia 2018 jaialdia emozioen sormenera eramateko prest Martxoaren 5etik 26ra | Bilbo Hiria irratia. (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. «Loraldia Festibala 2019» Loraldia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  3. «Loraldia, Kultur Elkartea» Loraldia (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d. «Loraldia 2016: Entrevista a Imanol Agirre - Kulturklik» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  5. Davant, Jean Louis. (PDF) Lore Jokoen Ingurumenaz. .
  6. Agirreazkuenaga, Joseba. (PDF) Bilboko Lore Jokoen mendeurrena gogoratuz eta garaiko eztabaidak gaurkotuz. Ciudad y nuevos imaginarios culturales. .
  7. Loraldia Eskola. (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]