Txikitatik Indautxuko Santiago Apostol ikastetxeko ikaslea zenetik joera eta erraztasuna zuen sketchak muntatzeko, irakasleek horrelakorik eskatzen zutenean.
Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Pedagogian baita Euskal Filologian ere Euskal Herriko Unibertsitatean. 1980ko hamarraldiko erdialdera hasi zen antzerkiko eta telebistako aktore lanak egiten. 20 urterekin gurasoen familiatik atera zenean pisukide zuen Imanol Agirrerekin hurbildu zen behin Maskarada taldeko entseguak ikustera, gustatu zitzaion eta taldean geratu zen zazpi bat urtez. Antzerkiko debuta Bilboko Campos Antzerkian egin zuen Dario Foren obra bateko eliz mutil, (akolitoaren), papera egiten; kasualitatez 8 urte zituela eliz-mutilarena ere egin zuen El Caseríozarzuelan bere aitak eskatuta.[3] Maskarada konpainia hura frankismo ondorengo lehenengoa izan zen euskarazko antzerkia sortzen. Lehenengo lanak moldaketak ziren edo taldeka landutakoak inprobisazioa baliatuta.
Maskarada utzita Aitor Mazorekin lan batzuk idatzi zituen.
Tentazioa ekoiztetxearekin lan egiten du gidoilari gisa. 2009an egin zuen bere lehen filma zinema zuzendari gisa (Hodeiak pintatzeko makina). Tartean Teatroa konpainia sortu zuen Jokin Oregirekin Bilbon eta Mikel Martinezekin batera lan egiten dute hainbatetan.[4][5] Horretan lantzen duten umore motan beti jolasten da hitzekin eta hizkuntzarekin, gehienetan euskararekin eta euskaldunberriaren zailtasun eta pasadizoekin.[3]
«
Telleriak kapazitatea dauka hizkera ustez zailena erraza eta ulegarria egiteko. Jokalaria izateaz gain, filologoa ere badelako agian Edo hitzaren artisau bat, besterik gabe?
Hainbat hizkuntz jolas azaltzen dira Telleriaren obretan. Esate baterako Lingua Nabajorum antzezlanean aipagarria da Karlomagnoz eta Orreagako gatazkaz obrako 25. minutuan hasten dena. Kontakizuneko paragrafo batean hitz guztiak 'A' letrarekin hasten dira:[11][12]
«
Aspaldian, Aezkoako alderdi aldapatsuan, ardiak aharrausika. Alabaina, arbolen artean, Almorabideen aurka altxaturiko armada agertzen ari, agudo, adin askoko armagizon ausart, animoso, armaduraz apaindurikoak.
Zenbat zauri, zenbat zartada zerupean! Zera, zetarainoko zerrenda zinez zaila zen. Zauriak zabaltzekotan, zakarrontzira zuzen zuzenean. Zuzentzekotan, zoragarria zitekeen. Zalantzak zalantza, zirikatzaile zitala zikiratuta. Zuek zarete zoroon zaindariak. Zergatik zaudete ziplo zozo? Zuen zorion zaparradaren zain, zuen zerbitzariak.
Antzeko jolas "bihurri" bat plazaratu zuen 1895ean Pello Mari Otaño bertsolariak B-rekin bertsoarekin.[13][11] Bertsoa bitxia da hitz guztiak b letrarekin hasten direlako.
2016: Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria[14][15][16][17] Pregoia oso original eta umoretsua izan zen. Euskaraz eta erdaraz, bietan, posible diren hainbat hitz erabili zituen, hasieran erdarazko esaldi batean eta ondoren euskarazko beste batean. Esaldi biak umorez lotzen gainera. adibidez honela hasi zen:[18][19]
Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola!Zuek hor gustora zarete, eta neu ere banago hola.
Estoy emocionado no lo puedo negar.Oraintxe bertan egingo nuke negar....