Lorenzo Ariztegui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorenzo Ariztegui
Bizitza
JaiotzaOñati
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaJerez de la Frontera
Familia
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerakesklabo-trafikatzailea, ontzi-jabea eta merkataria
KidetzaCompañía Gaditana de Negros

Lorenzo Ariztegui edo Aristegui (Oñati, - Jerez de la Frontera, ) Compañia Gaditana de Negroseko kidea, esklabo trafikatzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domingo Aristegui Ydígoras eta María Micaela Lizarralde Lazcanoren semea, 1730. hamarkadan iritsi zen Cadizera joan zen bere anaia Martinekin batera. Ziur asko, beste anaietako bat, Santiago, bertan bizi zelako erabaki zuten hirian bizitzea. Anaiek bezala, gaztetatik merkataritzan aritu zen. 1732an Maria de Robínekin ezkondu zen, bikoteak hiru seme-alaba izan zituen, María Pascuala adibidez, Juan Bautista Uztariz-ekin ezkondu zen, Cadizeko familia nabarmen batekoa.[1]

1737tik aurrera nabarmen hazi zen Arizteguiren fama, izan ere, Cadizeko kontsulatuan egin zuen lan. 1749an Cartagena de Indiasera joan zen.[1]

Uztariz eta Ariztegui familiek negozioak uztartu egin zituzten, 1950eko hamarkadaren hasieran, Lorenzo Aristeguik merkantziak bidali zituen Espainia Berrira Juan Bautista eta Juan Felipe Uztarizen bitartez. Ondoren, urteetan zehar elkarrekin beste jarduera ekonomiko batzuk ere egin zituzten. Lorenzo Aristegui Cadizeko merkatari nabarmena izan zen, eta 1762an Gortean Kontsulatua ordezkatzeko aukeratu zuten. Compañía Gaditana de Negros-eko sei sortzaileetako bat izan zen, 1765etik 1779ra bitartean kontinente amerikarreko portu batzuk esklaboz hornitu zituena. Enpresa horrek bazuen baimena zenbait salgai helmuga horietan saltzeko. Finantza arazoak zirela eta, 1773an konpainia eta bazkideak berregituratu egin ziren, eta Aguirre, Aristegui y Cía izena hartu zuten. Ariztegui, merkataria izateaz gain, ontzi-jabea eta itsasontzi baten jabea izan zen Francisco Aguirre nafarrarekin batera. Hiriko merkatariei maileguak eman zizkien. Ehun eta hogeita bost mila peso inguruko itsas arriskuen eskriturak sinatu zituen. Bere ibilbidearen amaieran, 1792an, bere suhi Juan Bautista Uztarizek zuzentzen zuen aseguru-etxeko akzioduna izan zen José María Bernoyarekin batera.[2][3][4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Douglass, William A.. (2016). Basques in Cuba. Reno.
  2. «Lorenzo Aristegui Lizarralde | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
  3. (Gaztelaniaz) Cádiz, Diario de. (2019-09-16). «Cheque en blanco para los negreros» Diario de Cádiz (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) Serrano, José Luis. (2019-09-22). «La Compañía Gaditana de Negros, primera compañía española dedicada al tráfico de esclavos» Nius Diario (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).
  5. Piñero, Santiago Saborido. (2019). «La Compañía Gaditana de Negros: Aguirre, Arístegui y Cía. (1765)» El documento destacado (9-10): 1–32. ISSN 2695-5326. (Noiz kontsultatua: 2023-05-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]