Los Cristianos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los Cristianos
giza kokalekua
Los-Cristianos-Harbour.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
Uharte bolkanikoTenerife
UdalerriaArona (Tenerife)
Geografia
Koordenatuak28°03′N 16°43′W / 28.05°N 16.72°W / 28.05; -16.72Koordenatuak: 28°03′N 16°43′W / 28.05°N 16.72°W / 28.05; -16.72
Demografia

Los Cristianos Tenerife uhartearen hegoaldean dagoen hiria da, Arona udalerrian. Tenerifeko eta Kanariar Uharteetako gune turistiko nagusietako bat da. 2018ko uztailean 21.605 biztanle zituen, eta udalerriko eta uhartearen hegoaldeko hiri nagusia zen. Playa de Las Américas eta Costa Adejerekin batera, Kanarietako turismo-multzo garrantzitsuena osatzen du, urtero 5 milioi bisitari inguru biltzen dituena.

Lehenengo kokalekutik egungo portua jaio zen, arrantza-herriaren garapenerako funtsezko bilakatu zena. Gaur egun, Los Cristianosko portua Espainiako lehena da bidaiarien trafikoari dagokionez, eta itsas garraioko linea erregularren bidez, Gomera, Hierro eta La Palma uharteak lotzen ditu uharte nagusiko puntu horrekin.

Lau hondartza ditu; bi urre-koloreko hareazkoak (Los Cristianos eta Las Vistas), eta beste bi beltzak (Los Tarajales eta El Callao).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Los Cristianos (1982-2012))   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.2 23.4 24.0 24.2 25.5 27.5 28.1 29.4 28.9 27.1 25.1 24.1 26
Batez besteko tenperatura (ºC) 20.2 20.4 21.2 22.6 23.9 24.8 25.2 26.1 26.0 24.6 22.0 21.0 23
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.0 16.2 17.8 18.1 19.3 20.2 21.3 22.8 22.7 21.1 19.0 17.0 19.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 43 28 15 3 2 0 0 10 24 52 57 282
Iturria: Climate-data.org[1]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera[2]
Urtea
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Biztanleria
9 851 10 943 13 514 14 263 14 864 16 187 16 883 17 344 18 234 19 039 19 383 18 754 19 314 20 150 18 572 18 193 21.162 21.235 21.605
Los Cristianos Tenerife, hondartza eta itsas-pasealekua.
Los Cristianos Tenerife, hondartza eta itsas-pasealekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]