Gomera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gomera
(Isla de la Gomera) La Palma & La Gomera Islands, Canary Islands (cropped).jpg
Datu orokorrak
Garaiera1.487 m
Azalera370 km²
Geografia
Koordenatuak28°06′54″N 17°13′30″W / 28.115°N 17.225°W / 28.115; -17.225Koordenatuak: 28°06′54″N 17°13′30″W / 28.115°N 17.225°W / 28.115; -17.225
Honen parte daKanariak
KokapenaOzeano Atlantikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaKanariak

Gomera[1][2] Afrikako kostaldeko uharte bat da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Espainiarena. Kanariar uharte txikienetan bigarrena da (Hierro baizik ez da txikiagoa). Santa Cruz Tenerifekoko probintzian dago. 21.952 biztanle zituen 2006]an, eta 269 km2 ditu. Hiriburua San Sebastián de la Gomera da.

Toponimia guantxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonizazioaren eraginez, jatorrizko guantxe hizkuntza galdu zen, eta gaur egun gaztelania hitz egiten da gehienbat. Hala ere, oraindik badira hainbat toponimo guantxe: Arure, Alajeró, Alojera, Agulo, Arguamul, Garajonay, Guadá, Taguluche, Tazo, Tesina, Tajaque, Chipude eta abar.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartean 6 udalerri daude:

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garajonay mendia (1.487 m) uharteko mendirik garaiena da, erdialdean kokatutakoa. Haren inguruan, natura parkea sortu dute.

« Kanarietako Gomeran kontatzen duten elezaharrak dioenez, bertako Gara printzesaren edertasunak Tenerifeko Jonay printzea erakarri omen zuen. Garak, leinukide ez zirenekiko harremanak debeku zituenez, ezezkoa eman zion hasieran; baina gerora, ikusiz Jonayk zion amodioa benetakoa zela, eta harekin alde egitera deliberaturik, atxilo zeukaten Jonay askatu eta Tenerife aldera ihes nahi izan zuen berarekin. Bikoteak ez zuen lortu, baina, itsasoratzea, eta, bertakoek jazarririk, uharteko gailurrik gorenean inguratu eta bakartu zituzten; harrapatuko zituzten beldur eta amore eman nahi ez zutenez, txilar adar baten bi muturrak zorroztu, bien artean jarri, eta elkar besarkatu zuten betiko. Harrezkero, Garajonay deritzo gailur horri. »

Xabier Artola Zubillaga[3]


Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanarietako uharte batzuetan, oso bitxia da klima: ipar-ekialdetik jotzen duten alisioek urez kargatutako hodeiak ekarrarazten dituzte itsasotik lehorrera, eta ipar aldera jotzen duten mendi mazelekin topo egitean hantxe geratzen dira itsatsirik —behe laino heze, lanbro zuri—, dakarten ura bertako zuhaitzen adar-hostoetan kondentsaraziz; alisioen laztan horrek oparitutako ihintz gozoa, gero, tantaka-tantaka erortzen da lurrera, dena blaituz. Hartara, oso maiz, uharteotako ipar aldean egiten duen eguraldiak ez du zerikusi handirik hego aldean egiten duenarekin, ez eta milioika urtetan zehar bi aldeetan sorturiko paisaiak ere: ipar aldeko berde-heze emankorrak eratutako oihan epela —bertakoek monteverde esaten diote, mendi berdea— hego aldeko basamortu hori-antzu eta idorraren ifrentzua da, inondik ere, eta halaxe agertuko zaio supituki edozein bidaiariri, iparretik hegorantz –edo alderantziz– iragatea suertatzen zaiolarik. Gomera da uharte horietako bat, Atlantikoaren erdian eta Saharako basamortuaren latitude bertsuan dagoena.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
  2. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  3. Artola Zubillaga, Xabier. (2021). «Gara eta Jonay» blogoetak (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  4. Artola Zubillaga, Xabier. (2021). «Gara eta Jonay» blogoetak (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Kanariak
Artikulu hau Kanarietako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.