Los Pekenikes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los Pekenikes
Los Pekenikes.jpg
Datuak
Musika mota Instrumentu-musika
Urteak 1959
Produkzioa
Diskoetxea(k) Hispavox
Juan Pardo
Antonio Morales Barretto (en) Itzuli
Tony Luz
José Nieto (en) Itzuli
Salvador Domínguez (en) Itzuli
Álvaro Serrano Calderón (en) Itzuli
Q31037334 Itzuli
Informazio gehigarria
MusicBrainz 07165ce7-b09f-4255-900a-0260f2e1d5a0

Los Pekenikes Madrilen 1959an osatu zen espainiar musika talde bat izan zen. Alfonso eta Lucas Sainz buru zituzten Ramiro de Maeztu Institutuko antzinako ikasleek osatu zuten.

Talde honetatik 1960ko hamarkadako pop kantari ugari pasa dira, Juan y Junior taldea osatu zuten Juan Pardo eta Antonio Morales, Eddy Guzmán, Felipe Alcover, José Barranco, jada aipaturiko Lucas eta Alfonso Sainz, Tony Luz, Pepe Nieto, Jorge Matey, Felix Arribas, Vicente Gasca, Ignacio Martín Sequeros eta baita Luis Eduardo Aute ere, anglosaxoi lanen gaztelaniazko bertsioak eginez eta 1960ko hamarkadaren erdialdean "Los cuatro muleros" en arrakastaren ondoren talde instrumental bezala osatuz. 1965eko ekainean The Beatles en hasierako gonbidatuak izan ziren talde honek Madrilen Espainiara iritsi ondoren eman zuen kontzertuan.

Los Pekenikes taldearen lehen bilduma instrumental handia 1966koa da, eta bertan "Lady Pepa", "Frente a palacio" eta "Hilo de seda" kantu arrakastatsu handiak agertzen dira beste batzuen artean. Taldearen musika karrerako beste kantu arrakastatsu handi batzuk "Ritmo de concierto", "Embustero y bailarín" (Tony Britok ekoiztua), "Sombras y rejas", "Arena caliente" eta "Cerca de las estrellas" dira.

Palomitas de maíz, Gershon Kingsleyren jatorrizko kantua den "Popcorn" en bertsioa ere taldearen arrakasta handietako bat da.

Euren kantu askoren kalitate interpretatiboak, erabilitako moldaketez gain, talde hau, garai hartako popeko garrantzitsuenetako bat bihurtzen dute.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los Pekenikes (Hispavox, 1966)
  • Los Pekenikes (Hispavox, 1967)
  • Alarma (Hispavox, 1969)
  • Ss.Ss.Ss.Q.E.S.M. (Hispavox, 1971)
  • Los Pekenikes (Movieplay, 1972)
  • Saltamontes (Movieplay, 1973)
  • Los Pekenikes (Movieplay, 1975)
  • Cachimba (Movieplay, 1977)
  • Lo nuevo de Los Pekenikes (Nevada, 1979)
  • Scanner (Lady Alicia Records, 1984)
  • Tren a Memphis (Zafiro, 1986)
  • Diáspora (Fonomusic, 1996)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]