The Beatles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Beatles
The Fabs.JPG
Taldekideak
Beatles logo.png
Datuak
Jatorria Liverpool Ingalaterra
Musika mota Rock
Urteak 1960 - 1970
Produkzioa
Managerra Brian Epstein
Ekoizlea George Martin
Taldekideak
John Lennon
Paul McCartney
George Harrison
Ringo Starr
Pete Best
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
MusicBrainz b10bbbfc-cf9e-42e0-be17-e2c3e1d2600d eta b06f5860-ce8f-4d8f-92ee-6c6f165ef8ef
Last.fm the+beatles
Twitter @thebeatles
www.beatles.com

The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. Lorpen artistiko, arrakasta komertzial erraldoi, eta pop-musikan eragin paregabea zirela eta, musika garaikideko historiako maila altuenetakoan kokatu ziren.

John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr kideak izanda, kantak Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko salduenetako zerrendetan behin eta berriro sartzen zituzten. 1985ean, EMIk uste zuen mila milioi disko saldu zituztela munduan zehar. Yesterday kanta historiako abestirik bertsionatuena da, 2.500 bertsio ezberdinekin.

Hastapenetako sormenetan, rock and rollean oinarritutako pop-kantak ziren, baladaren bat tartekatuta. 1962ko irailaren 11n, Love Me Do lehen singlea kaleratu zuten.

Denboraren poderioz, estilo askotarikoak hartu zituzten konposaketarako, nahasketarako edo eszenariorako. Popa eta rock-a beti haien estiloaren erdi-erdian egon ziren, baina folka, countrya, rockabillya, bluesa, soula eta ska, besteak beste, erabiltzen eta nahasten ikasi zuten. Norabide musikal berrietan ere pausoak eman zituzten, hala nola, psikodelian (Strawberry Fields Forever kantarekin) edo heavy metalean (Revolution kantarekin). Haien ezaugarri iraunkor bat melodiaren garrantzia da. Estiloak estilo, taldea beti ezaguterraza da, ahots nahastezinak direla kausa.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Please Please Me (1963)
  2. With the Beatles (1963)
  3. A Hard Day's Night (1964)
  4. Beatles for Sale (1964)
  5. Help! (1965)
  6. Rubber Soul (1965)
  7. Revolver (1966)
  8. Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band (1967)
  9. Magical Mystery Tour (1967)
  10. The Beatles (1968)
  11. Yellow Submarine (1969)
  12. Abbey Road (1969)
  13. Let It Be (1970)

Multimedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Beatles Aldatu lotura Wikidatan