Neagh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lough Neagh» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Neagh
Lough Neagh (en), Loch Neagh (sco), Loch nEathach (ga)
Lough Neagh by Sentinel-2.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 16 m
Luzera 30 km
Zabalera 15 km
Azalera 392 km²
Sakonera 25 m
Bolumena 3.600.000.000 Metro kubiko
Geografia
Koordenatuak 54° 37′ 06″ N, 6° 23′ 43″ W / 54.618333333333°N,6.3952777777778°W / 54.618333333333; -6.3952777777778Koordenatuak: 54° 37′ 06″ N, 6° 23′ 43″ W / 54.618333333333°N,6.3952777777778°W / 54.618333333333; -6.3952777777778
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Ipar Irlanda
Hidrografia
Ur-emaileak
Betebidea
Hustubidea Lower Bann
Erresidentzia denbora 1,24 urte
Arroaren azalera 4.550 km²
Mendizaletasuna

Neagh[1] (ingelesez Lough Neagh eta irlanderaz Loch nEathach) bere 392 km²-ko azalerarekin Irlanda osoko aintzirarik handiena da. Belfast hiritik 30 km mendebaldera dago. Ipar Irlandan dagoenez, Erresuma Batuko aintzirarik handiena ere bada. Luzeraz 30 km eta zabaleraz 15 km ditu. Antzira bere ertzeetan ez da oso sakona, ertzeetako batez besteko sakonera 9 metrokoa duelarik; aldiz, aintziraren sakonerarik handiena 25 metrokoa da.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4.550 km²-ko arroa betetzen du, Ipar Irlandaren %91a hain zuzen ere. Hegoaldetik hainbat ibairen urak jasotzen ditu, garrantzitsuenak Upper Bann (Ipar Irlandako luzeena) eta Six Mile Water dira. Hustubide nagusia berriz Lower Bann da. Horregatik sarritan Bann ibaiak eraturiko aintziratzat hartzen da.

Konderriak eta hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neagh aintzirak Antrim, Armagh, Down, Derry eta Tyroneko konderrien kostaldeak bustitzen ditu. Bere inguruetako hiri nabarmenenak Antrim, Toomebridge, Ballyronan, Lurgan, Craigavon eta Magherafelt dira.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aisialdia garrantzitsua bada ere, egun haizetsuetan urak asko harrotzen dira eta arriskutsua izan daiteke nabigatzea.

XIX mendean hainbat ubide eraiki ziren Neagh aintzira Ipar Irlandako kaiekin elkartzeko, hala Belfast, nola Newry. Erne aintzirarekin ere lotura eratu zen eta honi esker Limerick, Waterford eta Dublineraino iristea lortu zuen.

Arrantzarako egokia ere bada, batez ere aingirak hartzen direlarik. Azkenik hegazti migratzaileek ere turista ugari erakartzen dituzte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neagh Aldatu lotura Wikidatan
  1.   159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .