Armagh konderria

Wikipedia(e)tik
Armagheko konderria» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Armagh konderria
County Armagh
Contae Ard Mhacha
Erresuma Batuko konderria
Bandera Armarria
Hiriburua Armagh
Estatua
Herrialdea
Probintzia
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
 Ulster
Geografia
 -  Guztira 1,254 km2
Biztanleria
 -  zenbatespena 159.085 bizt.
Webgunea
Webgunea

Armagh konderria (Contae Ard Mhacha irlanderaz), Erresuma Batuko Ipar Irlanda osatzen duten sei konderrietako bat da. Britainiaren agintaritzapean dago.

"Fruitu Baratza konderria" (Orchard County) ezizenez ezagutua da, sagasti zabal eta ugari asko baiditu. Bere hiri garrantzitsuena Armagh da, nahiz eta Craigavonen metropoli eremua haundiagoa izan. 1.254 Km² azalera du eta 159.085 biztanle ditu.

Konderriak iparraldean Neagh aintzirarekin egiten du muga, ekialdean Downeko konderriarekin, hegoaldean Loutheko konderriarekin Irlandako Errepublikan, eta mendebaldean Tyroneko konderriarekin eta Monaghaneko konderriarekin.

Ipar Irlandako gatazka garaian Armagh konderriaren hegoaldea Europa mendebaldeko eremu militarizatuena omen zen. Eskualdea IRAren gotorlekua izan da eta ondorioz konderriak "Bidelapurren Konderria" ezizena jaso du ("Bandit Country"). Hegoaldeko biztanlegoaren %90 inguruk bere burua errepublikartzat du eta britainiar okupazio militarraren aurka dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blackwater ibaiak Tyroneko konderriarekin ezartzen du muga. Bann ibaiak Armagh konderria iparretik ekialdera gurutzazen du, urak Neagh aintziran isuriaz. Konderriaren mendiak Silver Guillion, Carrigatuke eta Camlough dira.

Armagh konderriari dagozkion diren uharte asko daude Neagh lakuaren eremuan: Coney Uhartea, Derrywarragh Uhartea edo Padian dira horietako batzuk.

Hiriak eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metropoli eremu handiena Craigavon da 57.865 biztanlerekin, bertan Craigavon, Lurgan eta Portadown dira partaide garrantzitsuenak. Bestalde aipatu behar da Newry hiriaren mendebaldeko auzoa ere Armagheko konderrian dagoela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV menderarte Ulaid leinuaren lurraldea izan zen, baina Hiru Collen inbasioaren ondoren XII menderarte Colla "gorria" leinua izan zen nagusi. Konderria hainbat baroierritan banatu zen ondoren eta bakoitzaren jabetza jauntxo desberdinek hartu zuten; O'Rogan, O'Neill eta O'Larkin besteak beste. Normandiarren indarrak gora egin ahala MacCann leinua jabetu zen lurralde guztiaz.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armagh konderria Aldatu lotura Wikidatan


Koordenatuak: 54° 21′ 00″ N, 6° 39′ 17″ W / 54.3499°N,6.6546°W / 54.3499; -6.6546