Louis Hjelmslev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Louis Hjelmslev
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1899ko urriaren 3a
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Kopenhage1965eko maiatzaren 30a (65 urte)
Familia
Aita Johannes Hjelmslev
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k) Jacob L. Mey
Hizkuntzak Daniera
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Kopenhage
Enplegatzailea(k) Kopenhageko Unibertsitatea
Aarhusko Unibertsitatea

Louis Hjelmselev (Kopenhage, 1899ko urriaren 3a - ib., 1965eko maiatzaren 30a) daniar hizkuntzalaria izan zen. Intelektualen familia batean jaio zen (bere aita Johannes Hjelmslev matematikaria zen), eta Hizkuntzalaritza Konparatiboa ikasi zuen Kopenhagen, Pragan eta Parisen.

Holger Pedersen konparatistaren ikasle izan zen, eta 1937an haren katedra bete zuen. 1931n Kopenhageko Zirkulu Linguistikoa sortu zuen, Vigo Brøndal-ekin batera. Hans Jørgen Uldall-ekin batera, hizkuntzalaritza-teoria berria sortu zuen, glosematika izenekoa. Ferdinand Saussureren eta Pragako Eskolaren ekarriak berraztertu zituen, eta hizkuntzalaritza estrukturalaren ikerlari nagusietako bat izan zen. 1943an azaldu zituen glosematikaren ezaugarriak Omkring sprogteoriens grundlæggelse (Mintzairaren teoria baten hastapenak) lanean bilduta.

1934-1937 urteak kenduta —urte horietan Aarhus-eko Unibertsitatean irakasle izan baitzen—, Hjelmslev Zirkuluko presidente izan zen hil aurreko garaira arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]