Louis Joinet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Louis Joinet
lehendakari

1970 - 1972 - François Colcombet Itzuli
Bizitza
Jaiotza Nevers1934ko maiatzaren  26a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 2019ko irailaren  22a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Germaine Joinet Itzuli  2008)
Hezkuntza
Heziketa French National School for the Judiciary Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak magistratua

Louis Joinet (Nevers, 1934ko maiatzaren 26a - 2019ko irailaren 22a) frantziar legelaria izan zen.

François Mitterrand Frantziako presidente ohiaren aholkularia izan zen (1981-1995), eta aldi hartako bost lehen ministroren aholkulari ere bai. Frantziako Gorte Goreneko magistratu izan zen, eta, giza eskubideen alorrean, NBEren ordezkaria munduko hainbat gatazkatan.[1]

Euskal Herriko gatazkan ere jarri zuen bere alea, azken urtetan, batik bat. Esate baterako, 2014an eta 2015ean Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batekin lanean aritu zen Joinet, Parisen, euskal gatazkaren ondorioen atalean. Eta Frantziaren jarrera salatu zuen 2016an prentsaren aurrean. ETAren armagabetze egunean, 2017ko apirilaren 8an, Baionan izan zen. Oholtzan egon zen eta mintzaldia egin zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Louis Joinet frantziar jurista hil da» Berria 2019-09-22CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.