Louise Michael Batailoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louise Michael Batailoia
MotaBatailoi
Sorrera1936
Unitate nagusiaNazioarteko Brigadak

Louise Michael Batailoia frantsesez: Bataillons Louise Michel) Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka Nazioarteko Brigaden barruan batez ere Frantziako eta Belgikako boluntarioekin sortu ziren bi unitate militar izan ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batailoiari Louise Michelen omenez eman zitzaion izena. Louise Michael, "Vierge Rouge" gisa ezaguna, frantziar anarkista bat izan zen, eskola-maistra, ekintzaile iraultzaile eta Parisko Komunako kiderik garrantzitsuenetakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo batailoia aurretik 1936ko udazkenetik Bartzelona inguruan aritu ziren boluntario talde txiki batekin antolatu zen. Boluntario hauek laster XI. eta XIII. Nazioarteko Brigadaren beste unitateetan integratu ziren.

Bigarren batailoia Albaceten antolatu zen. Albaceten Nazioarteko Brigaden egoitza nagusia eta entrenamendu ingurua zegoen. Han sortu zen 1936ko urrian. XIII. Nazioarteko Brigadaren parte izan zen. 1938ko urtarrilean Henri Vuillemin Batailoiarekin elkartu zen.[1] [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hugh Thomas, La guerra civil española, Paris: Ruedo Ibérico, 1961.
  2. Antony Beevor, The Battle for Spain, 2006.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]