Edukira joan

Louise Pioger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louise Pioger

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPioger
JaiotzaMézières-sur-Ponthouin1848ko ekainaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGarches1920ko abenduaren 9a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraklangilea, anarkista eta jostuna
Izengoitia(k)Louise Quitrime

Louise Pioger, Louise Quitrime (edo Quitrine) ezizenez ere ezaguna (Mézières-sur-Ponthouin, Frantzia, 1848ko ekainaren 19a - Garches, 1920ko abenduaren 9a) jostungintzako langile, abeslari eta musikagile communarde eta anarkista. Rondes pour récréations enfantines izeneko kanta-bilduma osatu zuen, denbora luzean Louise Michelek egina zela uste izan dena. Bertan, haurrentzako hainbat kanta anarkista jaso zituen.

Louise Piogerrek, jostuna lanbidez, txalekoak egiten zituen. Alphonse Pierre Lefèvre arropa-jostunarekin ezkondu zen, 1868ko urtarrilaren 7an, Ballonen (Sarthe). Bi alaba izan zituzten. Alabetako bat Benoît Morel-ekin ezkondu zen, eta bestea Jules Leballeur-ekin, hau ere, Morel bezala, anarkista. 1884. urtean, Lefèvre hil ondoren, Louis Duprat izeneko jostun anarkistarekin elkartu zen. Dupratek bere lanbidea utzi zuen eta ardo merkatari eta tabernari gisa jardun zuen Parisko Joquelet kalean. 1893an, Piogerrek eta Dupratek kabaret bat zabaldu zuten Ramey kaleko 11. zenbakian, Parisko 18. barrutian.[1][2][3][4]

Ramey kaleko kabareta Parisko anarkisten elkargunea izaten zen, eta horregatik, zelatan izaten zuen Parisko poliziaren prefekturak gertu-gertutik.[4][5] Louise Pioger eta Louis Dupratek erbestera joan behar izan zuten. Londresen bizi izan ziren, Grafton kaleko 24. zenbakian, Soho auzoan. Ingalaterran harreman estuak izan zituzten hiriburuko zirkulu anarkistekin (Jules Corti, Armand Lapie, Mattaini, Monceux, Clovis Sicard, eta abar.).[6]

1894ko martxoaren 5ean, Duprat baino urtebete lehenago, Louise Pioger Parisa itzuli zen Péronne Pellazekin, Dupraten alaba, eta Auguste Bordesekin, Guillaume Bordes anarkistaren semea, zeini Dupratek kabaret-kafearen kudeaketaren ardura eman zion. Negozioaren merkatariza-funtsak saldu behar izan zituzten, baina anarkistek ez zioten utzi lokal hartan elkartzeari. Pioger, Louise Michel-en moduan, Parisko Réveil de la femme taldeko kidea izan zen. 1894ko martxoaren 6an, Parisko Polizia Buruzagitzako Ikerketa Brigadak lokalean sarekada handi eta bortitza egin zuen, eta 17 lagun atxilotu zituen, 14 gizon eta 3 emakume. Louise Pioger ere atxilotuen artean zegoen.[6] Galdeketan anarkistatzat jo zuen bere burua. 1894ko martxoaren 8an, Parisko Alphonse Bertillon polizia-laborategiko erregistro antropometrikoan fitxatu zuten, eta hurrengo egunean Saint Lazareko espetxean giltzapetu zuten,[7] «Elkarte kriminaleko» kide izatea egotzita. 1894ko maiatzaren 2an behin-behinean aske utzi zuten. 1895eko ekainaren 25ean Henri Meyer instrukzio-epaileak bere kasua artxibatu zuen.[4]

Literatura-lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1889an, Louise Pioger-ek, Louise Quitrime izengoitiarekin[8] (Quitrine ere idatzirik), kanta anarkisten bilduma bat argitaratu zuen. Eskola-kantuetako aireak erabilti zituen, gazteenak limurtu eta kausa anarkistara erakartzeko.[9] Bilduman Carmagnole des enfants —Carmagnole Frantziako Iraultzan abesten zen monarkiaren kontrako kanta zen- abestia sartu zuen.[10]

Haurrentzako kanta-bilduma honetaz gain, Louise Pioger zenbait obraren egilea da, Les Communardes, épisode de la Semaine sanglante antzezlanarena, adibidez.

  • Rondes pour récréations enfantines, Librairie du Père peinard, s.d. [1889], 14 or.
  • Les Communardes, épisode de la Semaine sanglante.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Louise Pioger» artikulutik itzulia izan da, 2022-03-03 data duen 191581944 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-03-03 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Enckell, Marianne. (2018). PIOGER, Louise, Henriette « Louise QUITRIME » [veuve LEFEVRE. ] Dictionnaire international des militants anarchistes (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  2. (Frantsesez) BORDES Auguste, Joseph. Garçon marchand de vins ; anarchiste parisien.. Du pain ou du plomb. Archives anarchistes 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  3. (Frantsesez) D., R.. (2020). DUPRAT, Louis, François "PAUL" ; "PILOUX". Dictionnaire international des militants anarchistes (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  4. a b c (Frantsesez) Enckell, Marianne. (2021). PIOGER Louise, Henriette [dite Louise Quitrime. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  5. Haine, W. Scott. (1996). The world of the Paris café : sociability among the French working class, 1789-1914. Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-5104-1. PMC 32738503. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  6. a b (Katalanez) «Anarcoefemèrides del 29 de juny. Louise Pioger (Naixement)» www.estelnegre.org (Estel Negre. Ateneu llibertari.) (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  7. (Frantsesez) La rafle chez Duprat. 40 policiers investissent le 11 rue Ramey à Paris : violences policières. 17 anarchistes arrêtés dont un jeune de 15 ans. 6 mars 1894. Du pain ou du plomb. Archives anarchistes 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  8. (Frantsesez) Enckell, Marianne. (2019). «Compagnes» www.monde-libertaire.fr (Le Monde Libertaire.net) (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  9. Manfredonia, Gaetano. (2007). «La chanson anarchiste dans la France de la belle époque» Revue Française d'Histoire des Idées Politiques 26 (2): 101.  doi:10.3917/rfhip.026.0101. ISSN 1266-7862..
  10. (Frantsesez) Tardif, Marie-Pier. (2021). [https://tel.archives-ouvertes.fr/tel-03450965/document Ni ménagères, ni courtisanes. Les femmes de lettres dans la presse anarchiste française (1885-1905). (Thèse de linguistique). ] Université de Lyon; Université du Québec à Montréal,, 47 or. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).