Luis Enrikez Lakarrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Enrikez Lakarrakoa
Bizitza
Jaiotza Nafarroako Erresuma, 1429 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Nafarroako Erresuma
Heriotza Nafarroako Erresuma, 1499 (egutegi gregorianoa) (69/70 urte)
Familia
Aita Beltran II.a Enrikez Lakarrakoa
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak aristokrata
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Nafarroako Gerra Zibila

Luis Enrikez Lakarrakoa (14291499) Nafarroako Erresumako noble bat izan zen. Eriete eta Ipasateko III., Ablitasko V. eta Vierlasko IV. jauna izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1429an jaio zen, aita Beltran II.a Enrikez Nafarroako mariskala izanik.[2] Aitaren partez Henrike I.a Nafarroakoa arbasoa izan zuen.

1443an aita hil zenean familiaren tituluak jarauntsi zituen. 1470ean, Joan III.a Enrikez Lakarrakoa bere anaia oinordekorik gabe hil zenez, Erieteko jauna bilakatu zen. Handik gutxira, Ipasateko herri hustuekin batu zuen.

1474ko abuztuaren 4an Tafallan, orduan printzesa zen Leonorren aurrean, agaramontarren buruzagien bileran parte hartu zuen.[3] Martin IV.a Enrikez Lakarrakoa bere anaia txikia ere bertan zegoen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1474an Joana Nafarroa eta Lakarrakoa bere iloba ezkondu zuen. Bost seme-alabak izan zituzten:

  • Joan (1476-1521), oinordekoa eta seme-alabarik gabe hil zena.
  • Antonio (1478-1562), Nafarroako mariskala.
  • Maria (ca. 1480-?)
  • Petri (ca. 1486-?), erresuma berreskuratzeko 1516ko saiakeran Izaban atxilotua.
  • Ladrona (ca. 1495-?), Petri Nafarroakoa ezkondu zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Argamasilla de la Cerda y Bayona, J. de. (1899). Nobiliario y armería general de Nabarra. Imprenta de San Francisco de Sales, 117 or..
  2. Narbaitz, Pierre. (2007). Navarra o cuando los vascos tenían reyes. Tafalla: Txalaparta, 268 or. ISBN 978-84-8136-488-0.
  3. Yanguas y Miranda, José María. (1840). Diccionario de antigüedades del reino de Navarra. 3 Iruñea: Gabriel Goyeneche, 189 or..