Lundehund

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lundehund
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaNorvegia
Altueraarra: 35 cm gutxienekoa
arra: 38 cm gehienez
emea: 32 cm gutxienekoa
emea: 35 cm gehienez
Masaarra: 7 kg
emea: 6 kg
Kumaldiaren tamaina3,2
Katalogo kodea265

Lundehund edo Norsk Lundehund spitz motako txakur-arraza da, Norvegiakoa jatorriz. Izen Hund atzizkia (txakurra) eta Lunde aurrizkiak osatzen dute, horrek Lundefugl (lanperna-musuak, fraidetxo txoriak) esan nahi duelarik. Txakur hauek hegazti horiek eta haien arrautzak ehizatzeko egokituak zeuden.

Lundehundaren oinean, 6 hatz.

Anatomikoki, txakur jonek mugigarritasun ugari ditu hezurren arteko loturetan. Hori dela eta, gai da pasabide txiki eta korapilatsuetatik sartzeko.

Txakurrak gai dira burua bizkarrezurraren gainean atzerantz biratzeko eta atzeko hankak alboetara tolesteko, gizakien besoak bezala 90º-ko angeluan, eta oinetan sei hatz dituzte. Garondoan artikulazioak ditu, beste arraza batzuek ez bezala. Oso malgua da sorbalden inguruan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]