Fratercula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fratercula
Puffin002.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaAlcidae
Generoa Fratercula
Brisson, 1760

Fratercula hegazti genero bat da, Alcidae familiaren barruan. Moko koloretsua dute kumaldian zehar. Itsas-hegazti pelagikoak dira, eta batez ere ur azpian sartzen elikatzen dira. Kostaldeko hegitan eta kostatik gertu dauden uhartetan bizi ohi dira, eta euren habiak arrokatan edo lurzoruan dauden zuloetan egiten dituzte. Bi espezie, Fratercula cirrhata eta Fratercula corniculata Ozeano Barearen iparraldean bizi dira, eta lanperna-musuak Ozeano Atlantikoaren iparraldean.

Espezie guztiak beltzak edo zuri-beltzak dira, eta moko handiak dituzte. Euren mokoen atal koloretsuak galtzen dituzte kumaldiaren ondoren, moko txikiago eta ahulago batekin. Euren hegal laburrak igeri egiteko adaptatu dira, eta ur-azpian hegaz egiteko teknika antzeko bat erabiltzen dute. Airean, hegalak azkar mugitzen dituzte, minutuko 400 aldiz baino gehiago[1], eta askotan ozeano gainazaletik gertu mugitzen dira.

Shetland uharteetan Fratercula generoko hegaztien galera handia dago, eta zientzialariak kezkatuta daude[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   26 Questions About Puffins 2012-08-29 . Noiz kontsultatua: 2018-11-09 .
  2. (Ingelesez)  Tickle, Louise (2018-06-20) «A world without puffins? The uncertain fate of the much-loved seabirds» the Guardian . Noiz kontsultatua: 2018-11-09 .