Lur (izena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Esanahia Lurra
Jatorrizko eskualdea  EH

Lur euskarazko emakumezko pertsona izena da. Lurra aldaera ere aipatzen du Euskaltzaindiaren datu-base onomastikoak, baina Lur hobesten[1]. Izen arruntean oinarritutako beste izen batzuk epizeno izendatu zituen arren Euskaltzaindiak 2019an (hala nola Haize edo Euri[2][3]), Lur emakumezko izenen zerrendan geratu zen printzipioz. Hala ere, Lur izeneko gizonezkoak badira Euskal Herrian izen epizenoen auzia argitu baino lehen izen hori darabiltenak[4].

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren oinarri mitologikoak azpimarratzen ditu Euskaltzaindiak[1]:

« Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiaren eta Eguzkiaren ama da. Europa osoan hartu izan da jainkotzat, bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea dateke. »

Lur izena duten pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Lur Florido txirrindulari Bilbo 2003-06-20
Lur Gallastegi itzultzaile
katedradun
idazle
Bilbo 1983

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Lur - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
  2. «Euri - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
  3. Euskaltzaindia, Euskara Ehuntzen. «Irizpideak ulertzeko eta hedatzeko tresnak, denen eskura» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
  4. «Lur Ibargutxi - Interneten adituak — CodeSyntax» www.codesyntax.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]