Lur Aranburu Etxaniz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lur Aranburu Etxaniz (Ondarroa, 2004) gimnasta eta artista da. Gaur egun, Gure Zirkuan dabil lanean, Euskal Herriko zirku ibiltarian.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur Aranburu Etxaniz
Lur Aranburu Etxaniz

Lur Aranburu Etxanizek 7 urterekin telak eta trapezioak egiten ikasi zuen. Gerora, gimnastika erritmikoan hasi zen: lehenengo Mutrikun eta handik urtebetera Eibarko Ipurua taldean. Hainbat lehiaketa eta domina pilatu ditu Lur Aranburuk bigarren klub horretan, besteak beste, Espainiako Txapelketa, Gipuzkoako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketa.[2] [3]

Gimnasta zela, hankan zuntz-etendura izan zuen. 2019an apendizitisaren ondorioz ebakuntza egin zioten, eta geldi egon behar izan zen bi hilabetez. Pandemia garaian, utzi egin zuen, batetik, lehiatzeko era aldatu zelako eta, bestetik, Batxilergoko ikasketekin uztartzeko.

Batxilergoa amaitu ostean, ibilbide artistikoan gehiago barneratu zen. Zirkuaren munduan barrena murgildu eta Bartzelonako Rogelio Rivel zentrora joan zen ikastera.

Ondarroara buelta egin zuenean, Gure Zirkuak herrian bira bat egin zuen batean, curriculuma bidali zien, eta hartu egin zuten. Gaur egun bertan dabil lanean.

  1. «Zirkuaren barrenean murgildurik» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  2. lehenetsia, Gune. (2018-05-08). «Lur Aranburu ondarrutarrak lau domina lortu ditu Euskadiko gimnastika erritmikoko bakarkako txapelketan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  3. Enara Bilbao eta Lur Aranburu, zilarrezko domina Espainiako taldekakoan. 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).