Lurraldez kanpotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurraldez kanpotasuna bertako legeetatik kanpo dagoen eremu bati ematen zaion izena da, normalki diplomaziaren bidez lortutako negoziazioei esker. Lurraldez kanpotasuna leku fisikoei ere eman ahal zaie, adibidez base militarrei edo Nazio Batuen Erakundearen bulegoei. Gaur egun lurraldez kanpotasuna estatuburu eta bere jabegoei, enbaxada eta bertako hainbat langileri eta itsasontziei kanpoko uretan aplikatzen zaie.

Lurraldez kanpotasuna ere indar militar aliatuei eman ahal zaie, adibidez norbaiten lurraldetik igaro ahal izateko. Lurraldez kanpotasuna duen pertsona edo eraikin batek bere jurisdikzio propioaren arabera arautua dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]