Lurrunetan kozinatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lurrunetan kozinatzeko bi sukaldeko tresna mota

Lurrunetan egostea edo lurrunetan kozinatzea lurrunarekin elikagaiak prestatzeko metodo bat da. Metodo honetan ez da elikagaia zuzeneko kontaktuan beroarekin jartzen, osmosiaren fenomenoa ezabatuz. Ura lurrun egoerara pasatzen da 100 ºC-ra iristen denean, egosketa azkarra da. Lurrunetan egosteak homogeneoki egostea ere baimentzen du, eta prestatutako elikagai egosien ezaugarriak gordetzen ditu. Urez gain, salda berotuaren lurruna erabil daiteke.

Metodo osasuntsua da eta ia elikagai mota guztiekin egin daiteke, baina Mendebaldean landare-elikagaiekin gehiago erabiltzen da.

Asian arroza sukaldatzeko edo Magreben kuskusa egiteko oso teknika hedatua da.