Lurte
Jump to navigation
Jump to search
Lurte | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria |
![]() |
Musika mota | Folk musika |
Urteak | 1989-gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) |
Locomotive Music Pägana Records Warner Dro |
Informazio gehigarria | |
MusicBrainz | 4e6109c0-18f6-4818-83c7-563e16f37fab |
www.lurte.org/ |
Lurte (aragoierazko izena da eta euskaraz elur-jausi esan nahi du, hots, elurte) Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Zaragoza hirian sortutako folk musika taldea da. Bere musika aragoitar haizezko musika tresnen erabilpenean oinarritzen da, esate baterako: Botoko gaita, dultzaina, Ribagorzako tronpa, ttun-ttuna edota txistua, eta guzti horiei perkusio boteretsu bat batzen diote.
Taldearen erritmo, indar eta izaerak almogavarren guduak oroitarazten dituzte, hau Aragoiko Erregearen, edota hobekien ordaintzen zuenaren, zerbitzupeko mertzenario gudaroste bat izan zen, euren guduak XI. eta XIV. mende artean burutu zituztelarik.
Euren musika emanaldietan almogavarren erara jantziak agertu ohi dira.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dispierta Fierro! (2005) ("Iratzarri burdin!")
- Deus lo Bol (2008) ("Jainkoak hala nahi du")
- Biellas Esferras (2010) ("Hondamen zaharrak")
- Neopatria (2011) ("Neopatria", aintzinako Greziako dukerria)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lurte taldearen webgune ofiziala (Aragoieraz) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Lurte taldea, Myspace.com webgunean (Gaztelaniaz)