Luz Cristina López

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luz Cristina López

Bizitza
JaiotzaManizales (en) Itzuli1976ko martxoaren 20a (48 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirola

Luz Cristina López Trejos (Manizales, 1976ko martxoaren 20a[1]) kolonbiar irakasle eta politikaria da. 2024ko martxoaren 5az geroztik, Kolonbiako Kirol Ministroa da Gustavo Petroren gobernuan[2][3][4].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz Hezkuntzan, Aisialdian eta Kiroletan lizentziatu zen eta Pedagogia Aktiboan eta Giza Garapenean masterra egin zuen[1].

San Tomas unibertsitateko Kultura Fisikoko Fakultateko dekanoa izan zen[3].

Hamarkada bat baino gehiago eman zuen kirol elkarteetan, olinpiko zein paralinpikoetan. Aldi berean, irakasle lanetan aritu zen Ikaskuntza Zerbitzu Nazionala eta San Tomas unibertsitatea bezalako erakundeetan[2].

2015etik Kolonbiako Batzorde Paralinpikoan lan egin zuen[3]. 2023ko Gazte Joko Paranazionaletako zuzendari operatibo izan zen[3]. Akademia Olinpikoko zuzendari exekutibo eta Kolonbiako Batzorde Olinpikoko zuzendari akademiko ere izan zen[3][4].

2024ko otsailean, Gustavo Petro presidenteak kirol ministro izendatu zuen, Astrid Rodriguezen dimisioaren ostean. 2024ko martxoaren 5ean hartu zuen kargua[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Luz Cristina López Trejos será la nueva ministra del Deporte» Noticias RCN 2024-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  2. a b (Gaztelaniaz) Cubillos Buitrago, Felipe. «Ella es Luz Cristina López Trejos, la nueva ministra de Deporte del Gobierno Petro» Infobae 2024-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Luz Cristina López tomó posesión como ministra del Deporte» Ministerio del Deporte de Colombia 2024-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Se posesionó Luz Cristina López como nueva Ministra del Deporte» Comité Olímpico Colombiano 2024-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]