Luz Cruz Tévez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luz Cruz Tévez

Peruko legebiltzarkide

2018ko irailaren 13a - 2019ko irailaren 30a
Benicio Ríos (en) Itzuli
Barrutia: Q107673840 Itzuli
Hautetsia: Q24961880 Itzuli
Bizitza
Jaiotza1973ko urriaren 10a (50 urte)
Herrialdea Peru
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Luz Rebeca Cruz Tévez (Cusco, 1973ko urriaren 10a) perutar psikologo eta politikaria da. 2018tik 2019ra, Peruko kongresukidea izan zen, Benicio Ríos Ocsa ordezkatuz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuscon jaio zen 1973ko urriaren 10ean. Maranuran, Cuscon eta Liman egin zituen lehen eta bigarren mailako ikasketak. 1984 eta 1999 artean psikologia ikasi zuen Inca Garcilaso de la Vega unibertsitatean. 2011 eta 2015 artean zuzenbidea ikasi zuen unibertsitate berean. 2005tean haur eta nerabeen psikologiako masterra egin zuen, eta 2013an ingurumen eta garapen iraunkorreko masterra. Sektore pribatuan zein publikoan aritu zen lanetan[1].

2005 eta 2009 artean Alderdi Kristau Popularreko kidea izan zen. 2013an Aurrerapenerako Aliantza alderdian sartu zen[2].

2018ko apirilean, Jimmy Manchego Cuscoko epaileak zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Benicio Ríos Ocsari. Epai hori, maiatzean, Cuscoko Auzitegi Nagusiak berretsi zuen. Abuztuaren 23an, kongresukide kargua galdu zuen[3]. 2018ko irailean, Luz Cruz Tevez izendatu zuten kongresukide haren ordez[4][5]. Bere kargua 2019ko irailaren 30ean amaitu zen, Martín Vizcarra presidentearen aginduz Errepublikako Kongresua desegiteagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Hoja de vida del candidato» Infogob (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Luz Cruz - Historial Partidario» Infogob (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Congreso oficializó la vacancia de Benicio Ríos al JNE» Gestión 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  4. (Gaztelaniaz) López, Sofía. «Congresista que reemplaza a Benicio Ríos juró en el Parlamento» Correo 2018-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Luz Cruz Tévez juramenta hoy como nueva congresista por el Cusco» Radio Quillabamba 2018-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]