Lycette Darsonval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lycette Darsonval
Fotothek df roe-neg 0006720 018 Gastaufführung "Die romantischen Ballette" des B.jpg
Bizitza
Jaiotza Coutances1912ko otsailaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Saint-Lô1996ko azaroaren 1a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, ballet dantzaria eta koreografoa
IMDb nm1058173

Lycette Darsonval (jaiotza-izena: Alice Perron ; Coutances, 1912ko otsailaren 12a - Saint-Lô, 1996ko azaroaren 1a) frantses dantzaria izan zen.

Gaztetatik erakutsi zuen dantzarako zaletasuna. Parisko Operaren Dantza Eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta 1930ean, bertako dantza taldean sartu zen. Bere lehen emanaldia Sylvia izan zen. 1933an Varsoviako dantza-lehiaketa batean parte hartu zuen Lycette Darsonval izenarekin, eta lehen saria eraman zuen. Harrezkero, izen horrekin izan zen munduan ezaguna. Estatu Batuetan ibili zen Serge Lifar dantza zuzendariaren agindupean, eta errusiar talde batean sartu zen. Talde horretan Lioubov Egorova izan zuen irakasle, eta Europan eta Tunisian ibili zen errepertorio klasikoa dantzatzen. Hainbat lan interpretatu zituen: Elvire (1937, Albert Avelinerena), Oriane eta maitasun printzea (1938, Serge Lifarrena), Sylvia (1941), Giselle, Joan de Zarissa (1942), Fedra (1950), Zinema (1953), Salomeren tragedia. Dantzaren interpretazioa utzi ondoren, irakaskuntzan aritu zen hainbat urtez. 1979an igo zen berriro agertokira Garnier jauregian Sylvia antzeztera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]