Serge Lifar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lyfar Ukrainako zigilu batean

Serge Lifar (Kiev, Ukraina, 1905eko apirilaren 15agreg./apirilaren 2ajul. - Lausana, 1986ko abenduaren 15a) ukrainar jatorriko frantses dantzari eta koreografoa izan zen.

Bronislava Nijinska dantzariaren eskolan ikasi zuen. Errusiar Iraultza nagusitu zenean, frantziar herritartasuna hartu zuen. 1923an Parisera alde egin zuen, eta han Serge Diaghileven dantzari lehena izan zen; Parisko Operako dantzari lehena eta balleteko maisua izan zen. Estilo neoklasikoa zuen. Couta Roustaveli eta San Sebastian martiria balletak ondu zituen. Dantzatu izan zituen obren artean daude: Katemea (1925), Prometeoren izakiak (Beethoven), Politxinelaren bidea (Nabokov), Salade (Milhaud).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Serge Lifar Aldatu lotura Wikidatan