Lynch gaztelua
Lynch gaztelua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Administrative city in the Republic of Ireland | Galway City |
Hiria | Galway |
Koordenatuak | 53°16′24″N 9°03′09″W / 53.27324°N 9.05241°W |
![]() | |
Lynch gaztelua, irlanderaz: Caisleán an Linsigh eta ingelesez: Lynch Castle. Irlandako Galway hiriaren erdigune historikoan dagoen dorretxe bat da, Galway konderrian. Hiriko eraikin historiko nabarmenetako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denbora luzez Lynch anglo-irlandar familiaren egoitza izan zen, hiriko "12 tribuak" zeritzoten familia nagusi eta aberatsenetako bat zena, 169 urteko epean familia honetako 84 kide Galwayko alkate izan ziren.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikin hau nagusiki haren inguruko kondaira edo amodio eta tragedia istorioaren ondorioz ezaguna da: 1493an James Lynch FitzStephen hiriko alkateak bere semea dorretxe honetako lehio batetik urkatuarazi omen zuen, aurrez hark emakume baten ondorioz espainiar bat erail izanarengatik zigor gisa. Horregatik, "lintxamendu" hitza gertaera honetatik datorrenaren ustea dago.