Lyonel Feininger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyonel Feininger (Emil Orlik-en 1906ko erretratua).

Lyonel Feininger (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1871ko uztailaren 17a - 1956ko urtarrilaren 13a) margolaria eta marrazkilaria izan zen. Hanburgon, Berlinen eta Parisen egin zituen ikasketak. Berlinen karikaturak egiten hasi zen, baina pinturari lotu zitzaion 1907tik aurrera. Georges Seuraten teknikez, ikerketa kubistez, futuristez eta konstruktibistez arduratu zen, eta, Robert Delaunayren ildotik, Blaue Reiter taldearekin egin zuen lehen erakusketa. Bauhausen irakasle izan zen 1919tik 1933 arte. Itsasoko eta hirietako ikuspegiak ditu gai nagusi, New Yorkekoak bereziki, 1936az geroztik. Eraikuntza berrien aurrean kezkatuta, formak angelutan ebakitzen hasi zen, prisma-itxurak ugaritzen eta kolore zurbil hotzak erabiltzen, bertikalismorako joera areagotuz.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lyonel Feininger Aldatu lotura Wikidatan