Lyra (filma)
Lyra (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Lyra |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta Film biografikoa |
Iraupena | 92 minutu |
Argumentu nagusia | Lyra McKeea |
Lyra 2022ko Alison Millar zinema zuzendariaren film dokumentala da, Lyra McKee kazetariari buruzkoa.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko apirilaren 18an, Ostiral Santuaren bezpera gauean, Derryko Mulroy Park eta Galliagh auzo errepublikanoetan (Ipar Irlanda) hainbat miaketa egin zituen Poliziak, su armen bila. Gazte talde batek molotov koktelak jaurti zizkien poliziei, 50 inguru, eta su eman zien bi polizia autori. Liskarrak hasi ziren, eta tiroketa bat egon zen. Benetako IRAk handik egun gutxira aldarrikatu zuenez, tiroketan Lyra Mckee kazetari eta LGTBIQ+ aktibista hil zuen.[1]
Ikerketa kazetaritza egiten zuen McKeek. 29 urte zituen hil zutenean. 16 urte baino ez zituela Ipar Irlandako gatazkaren ostean gazteen suizidio kopurua nola hazi zen aztertu zuen lan batean. BuzzFeed News, Private Eye, The Belfast Telegraph eta The Atlantic hedabideetan idatzi zituen artikuluak. Hil zutenean, liburu batean ari zen lanean: bi haurren desagerketa ari zen ikertzen. McKeek grabazio batean aipatzen du apaiz batek kontatu ziola IRAko militante batek eraman zituela haur haiek; egun batzuk lehenago, haurretako batek IRAko kideari esan omen zion Polizian salatuko zuela.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «'Lyra', 2019an Benetako IRAk hil zuen kazetariari buruzko filma» Berria 2023-05-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |