Mü Ariesekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mü Ariesekoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Bestelakoak
Superbotereatelekinesia eta teleportation (en) Itzuli
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Mü Ariesekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Bera, [[Aries

(konstelazioa)|Arieseko]] urrezko zalduna da. Gainontzeko urrezko zaldunetatik bereizten duen ezaugarri nagusia begien gainean dituen bi puntuak dira, Mu izeneko desagertutako kontinente batean jaioa izan daitekeela adieraz dezakeena. Bere ahalmen telepatikoak urrezko zaldun guztien artean boteretsuenak dira. Armajantziak konpontzeko gaitasuna ere badu.

Partehartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko istorioan bere partehartzea, gehienbat, brontzezko zaldun protagonisten armajantziak konpontzera mugatzen da, Shiryu Dragoikoak Jamirrera bere armajantzia eta Seiya Pegasokoarena eraman zituen kasuan bezala. Beste horrenbeste egin zuen Hamabi etxeen sagan. Bere ikasle zen Kikiri brontzezko zaldunei hauen armajantzien kalteak erakusteko eskatu zion, eta hauek euren armajantziak kendu behar izan zituzten, Mük konpon zitzan. Horretan ordu bete eman zuen, eta, ordutik aurrera, brontzezko zaldunek euren betebeharra ia erlojupean egin behar izan zuten Saori-Atenaren bizia salbatzeko. Arieseko zaldun honen azken partehartzea jatorrizko istorioan garaiko hamabi urrezko zaldunak Hadesen inframunduko Aieneen Harresia suntsitzeko elkartu zirenean izan zen, Aioros Sagitariusekoaren jaurtitako geziarekin bete ahal izan zuten lana, hala behin betiko hamabi urrezko zaldunak desagertuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]