Shiryu Dragoikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Shiryu Dragoikoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Dohko Librakoaren ikaslea da. Honekin Rozanen ikasi zuen. Librako oinordeko urrezko zaldun bezala, bere kosmoenergia goreneraino igotzen duenean bere bizkarrean dragoi igokari bat agertzen da. Irudi honen eskuin hanka, bihotzaren parean duena, da bere puntu ahula.

Armajantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere armajantzia da brontzezko zaldunen artean ezkuturik indartsuena duena. Hala ere, zenbait alditan hautsia izan zen. Esate baterako, Lehiaketa Galaktikoan Seiyaren aurka. Pegasoko zaldunak, eraso baten, bere burua Shiryuren ezkutuaren aurka jaurtitzen du, eta Dragoiko zalduna Pegasokoa erasotzeko prestatzerakoan, azken honek bere burua lurrera botatzen du, hala Shiryuk bere ezkutua suntsituz. Gauza bera gertatu zen Poseidonen sagan Krishna Krisaorrekoaren aurka borrokatu zuenean. Honek, bere urrezko hiruhortza erabiliz, Shiryuren ezkutua hautsi ezezik, Dragoiko zalduna alderik alde ere zeharkatu zuen.

Partehartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi etxeen aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi etxeen aurretik Lehiaketa Galaktikoan agertzen da. Seiya Pegasokoaren aurka borrokatzen du, eta, nahiz eta denbora gehienean nagusi izan, azkenean, Seiyak, Shiryuren puntu ahula non dagoen ikusiz, hantxe erasotzen dio. Eraso honek Dragoiko zaldunaren bihotza geldiarazten du. Horretaz ohartuta, Seiyak, ondoren, beste kolpe bat ematen dio, bere bihotza berriz martxan jarriz. Lehiaketa amaitu baino lehen, Ikki Fenixekoak, bere zaldun beltzekin batera, lehiaketako saria zen Sagitariuseko armajantzia lapurtu zuen eta Shiryuk, bere lagunekin batera, zenbait borrokaren ondoren urrezko armajantzia osatzen zuten bederatzi zatiak berreskuratu ahal izan zituzten, Ikki lur artean ehortzita utziz.

Beste une baten, Algol Perseokoaren aurka borrokatzea tokatu zitzaion. Argolek bere armajantziko ezkutuan Medusaren irudia zuen, eta hari begira zegoen oro harri bihurtzen zuen. Hala gertatu zitzaien Shiryuren kide ziren beste brontzezko zaldunei. Shiryuren kasuan, hasieran benda batekin estali zituen begiak, baina horrek ez zuen balio izan, beso bat harri bihurtuta geratu bait zitzaion. Horren ondorioz, bere burua itsutzea erabaki zuen, bere begiak zaurituz. Hala lortu zuen Argol garaitzea.