M.D.L.R.

Wikipedia, Entziklopedia askea
M.D.L.R.
Moraden musika-lana
Egilea(k)Morad
Argitaratze-data2019
IzenburuaM.D.L.R.
Ezaugarriak

M.D.L.R. (frantsesezko Mec de la rue esamoldearen laburdura, euskaratuta kaleko mutila), Morad rap abeslari katalanaren abestia da, haren lehen diskoari izena ematen diona halaber. 2019an kaleratu zuen gaia Moradek, eta erreferentziazko terminoa bilakatu da kaleko kultura-estilo bat adierazteko[1][2]. Era berean laburdura bera, punturik gabe sarri (MDLR) Moradek berak bere proiektuetan edo bere izen artistiko gehigarri bezala ere badarabil[3].

Euskal kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mec de la rue eta Flow 2000 esamoldeak erabili zituen Aitor Bizkarra bertsolariak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, ganbarako gai batean, finalaurrekoen lehen fasea osatu bitartean puntuazio handiena lortu zuen bertso sortan[4][5].

«

litrona batzuk polen harri bat
zure etxepeko plazan
tornillo musu bat eman eta
eten zenidan arnasa
ni mec de la rue zu flow two thousand
biok gazte biok basa
atso-agureek esaten zuten
hori da drogoso traza
zu txispa zinen ni gasa
sua piztea erraza
baina udako amodioa zen
bi neraberen jolasa
ta ezin izan du udagoienak
jarri dion froga pasa

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué significa MDLR?» Mundo Deportivo 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  2. (Gaztelaniaz) Vicent, Jaume. (2021-05-22). «Qué significa MDLR y cuál es el origen de este término viral» TreceBits (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  3. «M.D. L.R - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  4. Ganbara. Aitor Bizkarra.. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  5. Mallona, Olatz Enzunza. «Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]