M142 HIMARS

Wikipedia, Entziklopedia askea
M142 HIMARS
multiple rocket launcher (en) Itzuli eta rocket artillery (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaLockheed Martin Missiles and Fire Control (en) Itzuli, Lockheed Martin eta BAE Systems
DiseinatzaileaLockheed Martin
Ekoizpen osoa540
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1996
GatazkaAfganistango gerra, Siriako Gerra Zibila, Iraqi Civil War of 2014–2017 (en) Itzuli eta Errusia-Ukraina gerra (2022)
Ezaugarriak
MunizioaGuided MLRS (en) Itzuli, MGM-140 ATACMS (en) Itzuli eta Precision Strike Missile (en) Itzuli
Dimentsioak3.200 (altuera) × 2.400 (zabalera) × 7.000 (luzera) mm
Masa11.000 kg
Abiadura85 km/h

M142 HIMARS (M142 High Mobility Artillery Rocket Systemaren akronimoa, euskaraz: «mugikortasun handiko artilleriako koheteen sistema») misil-jaurtigailu anizkoitz arinen sistema bat da, kamioi militar batean muntatua. Estatu Batuetan garatu zuten.

HIMARS sei kohete edo Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren ATACMS misil bat jaurtitzeko gai da. Sistema osoa bost tonako ibilgailu batean doa, eta MLRSen (Multiple Launch Rocket System) jaurtitzen duen munizio-multzo osoa jaurti dezake. HIMARSek zati trukagarriak ditu MLRS M270A1rekin, baina aurrekoaren misil kopuruaren erdia baino ez du jaurtitzen.

Ibilgailua C-130 batetik garraio daiteke, eta BAE Systems Mobility & Protection Systems enpresaren produktua da. Suziri-sistema Lockheed Martinek ekoizten du.

2014an misil bakoitzeko kostua 100.000 $ AEBetan eta 110.000 Erresuma Batuan (gutxi gorabehera Excalibur baten bikoitza eta naval strike missile edo Tomahawk baten 1/5).[1] 2 km-tik 300 km-ra bitarteko irismen eraginkorra duen munizioa da, GPS bidez gidaturiko 120 kg-ko lehergai bat duena.[2]

Erruso-ukrainar Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainaren 25ean, inbasioaren testuinguruan, Ukraina indar errusiarren aurkako HIMARS sistema erabiltzeari ekin zion. Valerii Zaluzhnyi Ukrainako Estatu Nagusiko buruaren arabera: «Ukrainako Indar Armatuetako artillariek trebeki eraso zituzten helburu batzuk, etsaiak gure lurralde ukrainarrean zituen helburu militarrak».[3] Ukrainako armadak eraso horretan berrogei soldadu baino gehiago hil zirela, Andrei Vasilyev koronela barne, esan zuen. Erasoa base errusiar batean gertatu zen, Iziumen.[4]

Uztailaren 1ean, AEBetako defentsa-funtzionario batek AEBk kazetariei Ukraina Errusiako aginte-postuak suntsitzeko sistema erabiltzen aritu zela esan zien.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «M270 MLRS» weaponsystems.net.
  2. (Ingelesez) «Army to Extend Range of Precision Strike Missile» www.nationaldefensemagazine.org.
  3. (Ingelesez) Marsi, Federica. (2022-06-25). «Ukraine using US-supplied rocket systems: Top general» aljazeera.com.
  4. (Ingelesez) «Ukraine 'strikes Russian command post in Donbas using HIMARS' - video» msn.com 2022-06-27.
  5. (Ingelesez) MitchellL, Ellen. (2022-07-01). «Pentagon: Ukraines using rocket system to hit Russian command posts» The Hill.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]