Afganistango gerra (2001-2021)
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Afganistango gerra | ||||
---|---|---|---|---|
Terrorismoaren aurkako gerra | ||||
Afganistango gerraren irudiak | ||||
Data | 2001eko urriaren 7az geroztik ( 23 urte eta 75 egun)
| |||
Lekua | Afganistan | |||
Emaitza |
| |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Afganistango gerra 2001eko urriaren 7an hasi zen, Afganistan okupatu zuten Ameriketako Estatu Batuen Askatasun Iraunkorra operazioarekin eta Erresuma Batuaren Herrick operazioarekin.[5] 2001eko irailaren 11ko atentatuei erantzuna eman nahirik hasi zen.
Inbasioaren helburu bikoitza Osama bin Laden eta Al Kaidaren beste hainbat buruzagi atxilotu eta epaitzea eta haiei babesa ematen zieten talibanak boteretik kentzea zen, George W. Bush presidentearen politikak ez baitzituen erakunde terroristak eta babesa ematen zieten gobernu edo herrialdeak bereizten.
Herrialdea kontrolatzeko operazio militar bi hasi zituzten:
- Askatasun Iraunkorra operazioa: AEBk zuzendua (ISAF koalizioaren beste herrialdeekin batera), Pakistango mugan dauden hegoalde eta ekialdeko eskualdeetan egindako kanpaina da. Bertan 28.300 estatubatuar militarrek parte hartzen dute.[1][6][7].
- Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarra (ingelesezko siglak: ISAF): nahiz eta 2001eko abenduan Kabul kontrolatzeko Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak sortua izan, 2003tik aurrera Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen kontrolpean dago. 2009ko uztailaren 23an, ISAFek 42 herrialdeetako 64.500 militar zituen, horietatik 29.950 inguru estatubatuarrak.[1][8]
Inbasioa baino lehen, Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren hegazkinek talibanen aurka ziharduen Iparraldeko Aliantzaren gudarosteak lagundu zituzten. 2002an, estatubatuar, britainiar eta kanadar infanteria sartu zen, gerora NATOren tropek ordezkatua.
Nahiz eta hasierako erasoaldiak talibanak boteretik kendu zituen, talibanak laster indarberritu ziren.[9][10] Al Kaidaren aurkako gerrak arrakasta txikiago izan du.[11]
ISAF
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen 2009ko uztailaren 23an ISAF osatzen zuten 43 herrialdeetako tropak:[12]
ISAFen tropak herrialdeka: | ||
---|---|---|
AEB - 34.800 | Erresuma Batua - 9.000 | Alemania - 4.365 |
Italia - 2.795 | Frantzia - 3.095 | Kanada - 2.830 |
Polonia - 1.910 | Turkia - 720 | Australia - 1.350 |
Errumania - 990 | Bulgaria - 460 | Espainia - 1.000 |
Danimarka - 750 | Belgika - 530 | Norvegia - 480 |
Txekia - 690 | Kroazia - 290 | Suedia - 430 |
Hungaria - 360 | Eslovakia - 245 | Lituania - 250 |
Mazedoniako Errepublika - 165 | Letonia - 175 | Zeelanda Berria - 300 |
Albania - 250 | Estonia - 150 | Grezia - 145 |
Finlandia - 165 | Azerbaijan - 90 | Eslovenia - 130 |
Portugal - 145 | Arabiar Emirerri Batuak - 25 | Singapur - 9 |
Ukraina - 10 | Luxenburgo - 8 | Islandia - 2 |
Irlandako Errepublika - 7 | Jordania - 7 | Armenia - 4 |
Bosnia-Herzegovina - 460 | Georgia - 1 | Armenia - 0 |
Guztira: 71.748 |
Eroriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen 2010eko uztailaren 7ean koalizioaren militarren erorien zerrenda:
Herrialdea | Zbk. |
---|---|
AEB | 1162 |
Erresuma Batua | 313 |
Kanada | 150 |
Frantzia | 45 |
Alemania | 42 |
Danimarka | 33 |
Espainia | 28 |
Herbehereak | 24 |
Italia | 24 |
Polonia | 19 |
Australia | 16 |
Errumania | 15 |
Norvegia | 9 |
Estonia | 7 |
Suedia | 4 |
Txekia | 3 |
Letonia | 3 |
Hungaria | 2 |
Portugal | 2 |
Turkia | 2 |
Belgika | 1 |
Hego Korea | 1 |
Finlandia | 1 |
Jordania | 1 |
Lituania | 1 |
Guztira | 1.908 |
Amnistia internacionalen arabera, guda iraun duen 19 urte eta 6 hilabeteetan 150.000 hildako egon dira eta 1,2 milioi pertsona desplazatuak izan dira. Brown unibertsitatearen arabera 40.000 zibil, 66.000 Afganistaneko polizia eta militar, 2448 AEBetako militar eta ia 4000 enpresa militar pribatuko mertzenario hil dira.[15]
AEBko defentsa ministerioaren arabera gerraren kostua 800.000 milioi dolarrekoa izan da.[16]
Brown unibertsitateak 50 ikertzaileren parte hartzearekin aurrera eraman duen “The Cost of war Project” ikerketaren arabera, berriz, kostua 2,6 bilioi dolarrekoa izan da.[16]
Gertaeren kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Gertakariak |
---|---|
2001 | Estatu Batuen Afganistango inbasioa |
2002 | Anakonda operazio ostea |
2003–2005 | Talibanen berragertzea, Afganiar tropen gerra |
2006 | Taliban eta NATOren arteko gerra |
2007 | Estatu Batuak eta ISAF Talibanen aurka |
2008 | Talibanen erasoa hornitzeetan |
2008–2009 | Estatu Batuen akzioa Pakistanen |
2009 | Estatu Batuen indartzea, Talibanen hobekuntza |
2010 | Amerikar–Britaniar ofentsiba eta Afganiarren bake iniziatiba |
2011 | AEB eta NATOren erretiroa |
2012 | Hitzarmen estrategikoak |
2013 | Erretiroa |
2014 | Erretiroaren jarraipena eta sublebazioa |
2015 | Talibanen berragerpena |
2015–2016 | Talibanen barne gatazkak |
2015–2018 | Talibanen ofentsiba Helmand Probintzian |
2016 | Bake hitzarmena |
2017 | GErtakariak eta and Donald Trumpen Afganiar araua |
2011
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n nazioarteko tropak alde egiten hasi ziren pixkanaka, eta herrialdeko segurtasunaren eskuduntza Afganistango Poliziari eta Armadari uzten.
2013
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2.959 zibil hil ziren gerrarekin zerikusia duten ekintzatan[17]; 2012an baino %7 gehiago. Hildako kopurua ez ezik, zaurituena ere hazi egin zen: 5.656, 2012an baino %17 gehiago. NBEk kontua hartu zuenetik, 2011ren ondoren zibil gehien hil zuten urtea izan zen 2013; eta hildakoen eta zaurituen kopuruak batuz gero, urterik odoltsuena.
Unama NBEk Afganistanen zuen misioak egin zuen txostena. Beste urte batez, «gobernuaren aurkako eragileei» egotzi zien zibil gehien hiltzea —2.331, %78—, eta lotura zuzena ikusi zuen ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarraren erretiratze prozesuaren eta zibilen hilketen igoeraren artean. Unamaren arabera, prozesu horren ondorioz talibanek eta beste talde armatuek eraso gehiago egin zituzten, eta, gainera, gero eta zibil gehiago hil ziren armadarekin eta poliziarekin izandako tiroketen erdian harrapatuta gelditu direlako. Hala ere, NBEren misioak txostenean zion biktima gehien 2012ko arrazoi berak eragin zituela 2013an ere: etxean egindako lehergailuek —IED, ingelesezko laburduran—.
Afganistango armada eta Polizia, eta ISAF izan ziren 341 heriotzen arduradun. Horietako bi heren inguru Afganistango indarrei leporatzen zizkien Unamak. Ekainean ISAFek Afganistango armadaren eta Poliziaren esku utzi zuen segurtasuna zaintzeko ardura, beraz, nazioarteko tropen eskumenak nabarmen murriztu ziren , eta, ondorioz, indarkeria ekintzetan zuten parte hartzea. 118 zibil nazioarteko indarren aire erasotan hil ziren; hau da, herena. 2012an baino hemezortzi lagun gutxiago hil zituzten eraso horietan. Hala ere, Unamak datu kezkagarri bat ikusi zuen: drone edo piloturik gabeko hegazkinekin hildako zibilen kopuruak gora egin zuela. Dokumentatutako hemeretzi erasotan 45 herritar hil zituzten, 2012ko kopurua hirukoiztuz. Irailaren 7an gertatu zen, Kunar probintzian erasorik larriena. Ustezko sei matxino eta hamar zibil hil zituen ISAFek, haurrak tartean. Unamak oroitarazi zuen hasieran ISAFek ukatu egin zuela zibilak hil izana, eta Unamarekin «bilera andana» egin ondoren bi zibil hil zituela esan zuela.
2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailaren 31ean, gutxienez 23 pertsona hil ziren Afganistanen eta beste bi zauritu, Talibanen eta Poliziaren artean izandako borroketan. Talibanek hainbat polizia postu erasotu zituzten herrialdearen ekialdean dagoen Nuristan eskualdean. Hafiz Abdul Qayum, eskualdeko gobernadoreak esandakoaren arabera, bi zaurituak poliziak ziren. Ziurtatu zuen, gainera, matxinatuek ez zutela polizia postu bakar bat ere deuseztea lortu. Aitzitik, Zabihullah Mujahid bozeramaile talibanak esan zuen, erasoaren ondorioz hamar polizia hil zirela, eta beste hainbat zaurituak edo atxilo hartuak izan zirela. NATOk Afganistanen martxan zuen misioa urtearen bukaeran amaituko zen, baina AEBk jakinarazi zuen 9.800 soldadu bertan mantenduko zituela 2016 urtera arte[18].
Abuztuaren 5ean, AEBetako jeneral bat hil zuen Afganistango uniforme militarrarekin jantzita zihoan erasotzaile batek. Kabulgo base militar batean izan zen erasoa. Afganistanen hildakoa AEBetako maila gorena zuen militarra zen. Beste dozena bat militar zauritu ziren erasoan. Bestalde, AEBek droneekin eginiko eraso batean gutxienez lau zibil hil zituzten Herat probintzian, herrialdearen mendebaldean[19].
Abuztuaren 11ean, ustezko 21 ekintzaile taliban hil zituzten NATOko indarrek, herrialdearen hegoaldean egindako bonbardaketan. Nazioarteko iturrien arabera, erasoaldia Marjaheko barrutian izan zen, han ekintzaileak "hainbat segurtasun kontrolen aurkak ekintzak prestatzen" ari ziren. Bestalde, Amnesty International erakundeak NATOko soldaduen "zigorgabetasuna" salatu zuen komunikatu batean. AIko arduradunen esanetan, nazioarteko indarrek ziilak hil zituzten kasuetan ez zen epaiketarik ez ikerketarik egin erantzuleak bilatu eta zigortzeko. ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrak iragarri zuen urte horren amaieran erretiratuko zituela tropak herrialdetik. Aldiz, AEBek beste 9.800 militar utziko zituzten Afganistanen, 2016ko urte bukaera arte[20].
Egun berean, beste iturri batzuen arabera[21], ordea, Afganistango segurtasun indarrek muturreko mugimendu politiko islamikoko 51 miliziano, tartean zenbait komandante, hil zituzten azken 24 orduetan. Operazioan zortzi taliban zauritu ziren eta beste zortzi atxilotu zituzten. Armadako, Poliziako eta Inteligentzia Zerbitzuetako kideek parte hartu zuten Nangarhar, Laghman, Kunduz, Kandahar, Uruzgan, Maidan Wardak, Logar eta Helmand probintzietan abiatu zuten operazioan "matxinoak kanporatzeko". Gainera, Afganistango segurtasun indarrek armak konfiskatu zituzten. Halaber, Kandahar eta Helmand probintzietan 314 mina desaktibatu zituzten.
Irailaren 10ean, NATOk gutxienez hamalau zibil hil zituen Afganistan ekialdeko Kunar probintzian. Hegazkinek bonbardaketa bat egin zuten Narang barrutian. Hamid Karzai presidenteak AEBetako hegazkinei egotzi zien bonbardaketa, eta erasoa gaitzetsi zuen[22].
Irailaren 26an, Afganistango Ghazni probintziako Ajrestan barrutia kontrolpean hartzea lortu zuten talibanek. Astebete zen Ajrestan hartzeko erasoaldia hasi zutela. Gobernuaren arabera, borroken ondoren ehun lagun hil zituzten[23]. Irailaren 29an, Axraf Ghani Afganistango presidente kargua hartzen ari zela lehergailu batek eztanda egin zuen aireporturako errepidean[24].
Irailaren 29an, Ghanik AEBetako tropak Afganistanen mantentzeko akordioa sinatu zuen. Hauteskundeetako liskarra gaindituta, Karzairen ondorengotza hartu zuen presidente berriak. Hamar mila soldadu estatubatuar geldituko ziren[25].
Abenduaren 4an, Afganistango armadak eta poliziak ustezko 107 taliban hil zituzten[26].
Abenduaren 29an, Talibanek adierazi zuten Afganistanen atzerriko tropak garaitu zituztela, izan ere, ISAF nazioarteko indarrak bukatutzat eman zuen betebeharra, hamabi urteren ondoren. Matxino islamisten arabera, borroka eremutik alde egin nahi zuten[27].
2015
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrilaren 3an, NATOk ustezko hemezortzi taliban hil zituen bonbardaketa bat egin eta gero Afganistanen[28]
Gerraren azken urteak[29]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016 urtean Afagnistango ISIS sortu zen. Urtean zehar Estatu Batuetako eta afganistango ejerzitoek zenbait eraso egin zituzten ISISekin amaitzeko. Apirilean ISISeko 1979 militante hil, 736 zauritu eta 965atxilotu eragin zituztela adierazi zuten.
2016eko uztailean Afganistango %20a gutxienez talibanen esku zegoen. Maiatzean Afganistango gobernuak talibanen liderraren (Mula Mansur) hilketa iragarri zuen.
2017ko apirilaren 13an AEBk “bonba guztien ama” deituriko historiako bonba ez nuklear potenteena erabili zuen Estatu islamiko eta Jorasan talde fundamentalistaren tunelen kontra Nangarhar probintzian.
Apirilaren 21ean Afganistango tropak mezkita batean otoiz egiten zeuden bitartean talibanek lekua erasotu zuten 135 hildako eta 64 zauritu eraginez.
2017ko maiatzaren 21ean enbajaden zonaldean kamioi leherketa bat 90 hildako eta 463 zauritu eragin zituen.
2018 urtean ehundaka hildako eragin zituzten hainbat atentatu gertatu ziren. Urtarrilaren 21ean Talibanek Luxuzko hotel InterContinentala erasotu zuten. Eraso honek 22 hildako utzi zituen. Urtarrilaren 28an lehergailuz beteriko anbulantzia batek 103 hildako eta 235 zauritu eragin zituen.
2018ko abenduaren 20an Donald Trumpek tropen erdia erretiratuko zituela iragarri zuen. AEBk Talibanekin bake akordio bat negoziatzen ari zen momentu horretan.
2019 urtearen hasieran Estatu batuetako gobernua, Afganistaneko gobernua eta talibanak 18 hilabeteren buruan tropa atzerritar guztiak Afganistanetik ateratzeko hasierako akordio batera heldu ziren. Lehenengo pausuak su etena eta talibanak Al Qaeda eta Estatu islamikoarekin kolaboratzeari uko egitea izan ziren.
2020ko otsailean Trumpek eta talibanek itun bat sinatu zuten Dohan. Horretan esaten zen AEBtako tropa guztiak 2021ko maiatzaren 1a baino lehen Afganistanetik atera behar zirela. Geroago Bidenek epe hori luzatu zuen,
2021eko maiatzaren 1ean, adostutako epetik kanpo eta Trump Estatu batuetako presidente zela, tropa atzerritarren irteera hasi zen. Irteera 2021ko irailaren 11rarte luzatu zen. Data horretan Bidenen gobernuak azken soldaduak erretiratu zituen.
Aldi berean, 2021eko ekainean, beste tropa batzuk erretiratu ziren, hala nola, Espainarrak, Italiarrak eta Alemaniarrak. Uztailaren 2an Estatu batuetako ejertzitoak Bagrameko aire base garrantzitsua hustu zuen Afganistaneko gobernuaren esku utziz.
Tropak erretiratu bezain laster, maiatzetik aurrera, talibanek herrialdeko hainbat zonalde erasotu zituzten, hala nola; Baghlan, Ghazni(hegoekialdea), Kandahar eta Helmand(Hegoaldea).
Ekainaren amaieran talibanak Tayikistaneko mugako hainbat puntu kontrolatzen zituzten. Horrez gain, Kunduz(mugatik 50kmtora) hiriburuaren inguruak hartu zituzten.
Uztailaren amaieran, gobernuko tropek ez ziren gai izan talibanen erasoaldiak eteteko. Bakarrik hiriburuak eta komunikazio ardatz garrantzitsuenak jarraitzen zuten beraien esku. Afganistan lurraldearen erdia talibanen kontrolpean zegoen jada. Gainera, hiri asko talibanez inguratuta zeuden. Hilabetearen amaieran talibanak Kandahar eta Herat hirien kanpoaldera heldu ziren. Abuztuaren hasieran Kabulen kontrako erasoaldia hasi zuten.
Abuztuaren 15ean talibanak Kabul hiriburura heldu ziren. Momentu horretan eskualde eta hiri gehienak beraien kontrolpean zeuden. Hiriburua setiatu zuten eta bitartean gobernuarekin boterearen trantsizio baketsua negoziatu zuten. Ashraf Ghani Afganistaneko presidenteak herritik ihes egin zuen eta talibanek gobernuaren lidertza hartu zuten. OTAN eta aliatuek beraien kolaboratzaileak ebakuatu zituzten eta milaka afganiar herritik ihes egin zuten. Ebakuatzeko itxaropenarekin, milaka pertsona pilatu ziren Kabuleko aireportuaren inguruetan. Abuztuaren 26an Estatu islamikoak atentatu suizida bat egin zuen aireportuaren ondoan. 180 pertsona hil ziren, horien artean AEBtako 13 soldadu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001eko irailaren 11ko atentatuak
- Bigarren Golkoko Gerra
- 2021eko taliban erasoaldia
- Kabulen erortzea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c - International Security Assistance Force Factsheet
- ↑ Afghan army and police forces must grow much larger[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://web.archive.org/web/20110629112437/http://www.timesonline.co.uk/tol/news/world/afghanistan/article7047321.ece
- ↑ http://www.washingtonpost.com/wp-dyn/content/story/2008/06/15/ST2008061500237.html
- ↑ Berria: Zortzi urte, eta dozenaka atzera pauso[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Congressional Research Services Report for Congress - U.S. Forces in Afghanistan - Updated July 15, 2008
- ↑ RS22633 - U.S. Forces in Afghanistan - July 15, 2008
- ↑ Berria: Afganistan hegoaldeko sei eskualdetan hedatu da NATO[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ The Taliban Resurgence in Afghanistan
- ↑ Afghanistan could return to being a ‘failed State,’ warns Security Council mission chief
- ↑ Hy S. Rothstein "Afghanistan: and the troubled future of unconventional warfare"
- ↑ www.nato.int: ISFen osaera
- ↑ Coalition Deaths by Nationality
- ↑ iCasualties.org: Operation Enduring Freedom
- ↑ (Gaztelaniaz) Bou, Carles Planas. (2021-04-14). «Afganistán, la guerra enquistada de EEUU que ha dejado más de 150.000 muertos» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Zucchino, David. (2021-10-07). «Guerra en Afganistán: cronología de una guerra de dos décadas» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ Mikel Rodriguez, «Etenik gabe odolusten», Berria, 2014-02-09
- ↑ «23 hildako Afganistanen Poliziaren eta Talibanen arteko borroketan», Berria, 2014-08-01
- ↑ «AEBetako jeneral bat hil dute Afganistango base militar batean», Berria, 2014-08-06
- ↑ «Ustezko 21 ekintzaile hil dituzte Afganistanen», Berria, 2014-10-11
- ↑ «Afganistango segurtasun indarrek 51 taliban hil dituzte», EiTB, 2014-08-11
- ↑ «NATOk gutxienez hamalau zibil hil ditu Afganistanen, bonbardaketa batean», Berria, 2014-09-11
- ↑ «Talibanek barruti bat hartu dute Afganistanen», Berria, 2014-09-27
- ↑ «Afganistango presidente kargua hartu du Axraf Ghanik», Berria, 2014-09-29
- ↑ «Ghanik AEBetako tropak Afganistanen mantentzeko akordioa sinatuko du gaur», Berria, 2014-09-30
- ↑ «107», Berria, 2014-12-05
- ↑ Mikel Rodriguez, «Talibanek aldarrikatu dute Afganistanen atzerriko tropak garaitu dituztela», Berria, 2014-12-30
- ↑ «NATOk ustezko hemezortzi taliban hil ditu bonbardaketa batean Afganistanen», Berria, 2015-01-04
- ↑ (Gaztelaniaz) Guerra de Afganistán (2001-2021). 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Gerraren kronologia, BBC.
- (Ingelesez) Wikileaks dokumentuak.
- Pages with non-numeric formatnum arguments
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2022
- Afganistango historia
- Ameriketako Estatu Batuek parte hartutako gerrak
- Espainiak parte hartutako gerrak
- Frantziak parte hartutako gerrak
- Alemaniak parte hartutako gerrak
- Belgikak parte hartutako gerrak
- Greziak parte hartutako gerrak
- Armeniak parte hartutako gerrak
- 2000ko hamarkadako gatazkak
- 2010eko hamarkadako gatazkak
- Poloniak parte hartutako gerrak
- Jordaniak parte hartutako gerrak
- Donald Trumpen lehendakaritza
- Talibana
- Afganistan-Pakistan harremanak
- Afganistan-Ameriketako Estatu Batuak harremanak
- Afganistanek parte hartutako gerrak
- Afganistango gerra (2001-2021)
- 2020ko hamarkadako gatazkak
- Turkiak parte hartutako gerrak
- Ukrainak parte hartutako gerrak
- Montenegrok parte hartutako gerrak
- Australiak parte hartutako gerrak
- Txekiako Errepublikak parte hartutako gerrak
- Errumaniak parte hartutako gerrak
- Estoniak parte hartutako gerrak
- Zeelanda Berriak parte hartutako gerrak
- Letoniak parte hartutako gerrak
- Ameriketako Estatu Batuen parte-hartzea erregimenen aldaketan
- Norvegiak parte hartutako gerrak