MOA Arte Museoa
MOA Arte Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Shizuoka |
Japoniako hiria | Atami |
Koordenatuak | 35°06′34″N 139°04′31″E / 35.109313°N 139.075204°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1982 |
Inaugurazioa | 1982ko urtarrilaren 11 |
Zuzendaria | Tokugo Uchida (en) |
Izenaren jatorria | Mokichi Okada (en) elkarte |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Takenaka Corporation (en) Kajima Corporation (en) |
Irekiera egunak | egunero Itxita: ostegun |
Kontaktua | |
Helbidea | 静岡県熱海市桃山町26番2号 |
Telefonoa | tel:+80 0557-84-2511 |
Webgune ofiziala | |
MOA Arte Museoa (japonieraz: エムオーエー美術館 MOA Bijūtsukan ) Japoniako Atami hirian dagoen museo pribatua da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa 1982an sortu zuen Mokichi Okada Associationek (MOA) Mokichi Okada (1882–1955) bere sortzaile, aberats eta erlijio buruzagiaren arte bilduma gordetzeko.
Bilduma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoaren bilduma gutxi gorabehera 3.500 artelanek osatzen dute, tartean hiru altxor nazionalak: Ogata Kōrinen Aran-lore gorri eta zurien pantaila, Nonomura Ninseiren Te hosto-potea glizina diseinuarekin, eta Nara garaiko Tekagami Kanboku-jo kaligrafia-albuma. Nara garaitik Muromachi garaiko antzinako kaligrafiaren albuma. Halaber, Japoniako 66 kultur ondasun garrantzitsuenak jasotzen ditu bildumak.
Bilduma oso zabala da: besteak beste, Japoniako pintura klasikoa, zintzilikatzeko pergaminoak, eskultura japoniarra, portzelana eta Txinako eta Japoniako laka-lanak biltzen ditu.
Museo barruan ere XVI. mendeko Urrezko Te Areto baten berreraikuntza bat dago. Instalazio hori Sukiya-zukuri arkitekturan aditua den Sutemi Horiguchi arkitektoak zuzendu zuen.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ogata Kōrinen Aran-lore gorri eta zurien pantaila (Altxor nazionala).
-
Ninseiren Te hosto-potea glizina diseinuarekin (Altxor nazionala)
-
Urrezko Te Aretoa.
-
Kitagawa Utamaroren Ur hotzean bainua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz):Webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Google Arts & Culture.
- (Ingelesez):Urrezko Te Saloiaren argazkiak.